Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea ADI-K-ASTEN abian

Gauden egoeran, non jendearekin elkartzeak beste balio bat hartu duen, gazteekin elkartzeko aukera izatea lan egiteko, inoiz baino gehiago, indarra eta ilusioa ematen digu prebentzioko hezitzaileoi. Gabonak baino lehen urtea bukatu genuen Talaia Institutuko Batxilergoko ikasleekin jo eta ke.
Lau egunez drogen kontsumoa eta adizioa sortzen duten beste jokabide batzuen inguruan lan bikaina egin dute gazteek ADI- K- ASTEN izena duen ekintzan.
Prebentzio Komunitarioko hezitzailearen laguntzarekin, gazteek beraiek izan dute lanaren lidergoa momenturo lantaldetan antolatuta.
Helburu orokorren artean, asko arduratzen gaituen bat hau da:
Gehien kontsumitzen diren eta gizartean onarpen maila handiena duten substantziak normaltzat ez hartzea.
Helburu hau Euskadiko Adikzioen VII. Planean ezarrita dago eta Udalarentzat ezinbestekoa da hau lantzea bai gazteekin bai gure komunitatearen helduekin.
Landu diren beste kontu batzuk:
- Gazteen ezagutzetatik abiatuta drogaz ulertzen dena zehaztu eta definizioa eraiki.
- Jai giroan kontsumitzen diren sustantzien inguruko informazioa lortu eta analizatu: ezaugarriak, eraginak, arriskuak, legea, kontsumo datuak …
- Adizioa sortzen duten ondoko jokabideei buruzko informazioa lortu eta analizatu: jokoa, jokabide sexualak , pantailak eta bereziki mugikorra .
- Drogen kontsumoarekin loturik doazen hainbat kontzeptu, kontsumitzaile tipoak, erabilera, dependentzia, tolerantzia, identifikatu, definitu eta ulertu.
- Substantzia – pertsona – testuingurua harremanaren inguruan gogoeta egin.
- Oinarriko emozioak ezagutu, hauen funtzioak ulertu eta identifikatu babes faktoreak bezala.
- Egoera gatazkatsuen aurrean irtenbidea bilatze aldera gogoeta bultzatu.
- Pertsona helduek haur eta gazteen garapen osasungarrian dituzten funtzioak zerrendatu eta horien inguruan gogoeta egin.
- Familiak, eskolal, lagunek, kirolak. herriak eta guk ditugun babes faktoreak eta arrisku faktoreak identifikatu eta horien inguruan gogoeta egin.
Esan bezala, gazteak antolatu dira taldetan eta beraien artean ardurak eta egin beharrak banatu dituzte, gero denon artean elkartrukatu dute egin duten guztia, bai ikerketa lana baita sortu diren gogoetak ere. Giro oso jatorrean duten errespetua, umorea eta sormena mahai gainean jarri dute eta gozamena izan da beraiekin lan egitea.
Gazteek badute asko esateko, badituzte iritzi eta balio propioak. Beraiek duten freskura eta indarra eta helduok dugun esperientzia eta ardura bilakatu beharko genuke gure komunitatearen eta gizartearen ongizatea lortzeko. Elkarrekin.
Argazkietan ikus daiteke lanaren etekina eta gazteek egindako hainbat balorazioak. Baina informazio gehiago nahi izanez gero zerbitzuko udal bulegoan topatuko gaituzue.