Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Abuztuaren 22an, Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. edizioa Hondarribian

2026-08-18
Abuztuaren 21etik 23ra egingo da Bidasoa Folk jaialdia Irunen, Hondarribian eta Hendaian, eta larunbatean izango da hitzordua Hondarribian, Julie Rouault eta María Terremotorekin.

Abuztuaren 21etik 23ra egingo da Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. edizioa, Bidasoa-Txingudiko eskualdeko kultur hitzordu nagusietako bat. Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udaletako kultura sailekin elkarlanean, eskualdearen nortasun kultur-anitza nabarmenduko duen hiru eguneko egitaraua osatu du. 

Hondarribian larunbat honetan, abuztuaren 22an, bi kontzertu izango dira. Julie Rouault eta María Terremoto y Grupo izango dira Gernikako Arbolan, 20:30etik aurrera.

Julie Rouault: bi hizkuntza, ahots bat

Baionan jaioa eta Uztaritzen hazitakoa, Julie Rouault idazle, musikagile eta kantari gaztea da. Abestien bidez, bere bizipenak eta emozioak partekatzen ditu. Frantsesez eta euskaraz idazten du, Julieren sustraiak eta emozio sakonak jasotzen dituzten bi hizkuntzatan. Lehen albuma, “EKLORE”, lore bat bezala ireki eta bere burua entregatzeko beharretik sortu du. Isilean gordetako emozioak doinu bihurtu eta gai pertsonalak eta unibertsalak uztartzen ditu: desberdintasuna, askatasuna, sentiberatasuna, dolua eta oroitzapenak, besteak beste.

María Terremoto y Grupo: tradizioaren indarra eta bide berrien bilaketa

María Fernández Benítez, María Terremoto izenez ezaguna, flamenkoaren tradizioan errotutako artista da. Bere aita eta aitona ere kantuan erreferente izan dira, eta haien ondarea indar handiz transmititzen du. Kantuen bidez, beraz, arbasoen indarra transmitzen du, baina, gainera, ezarritakoarekin hausteko eta bide berriak bilatzeko gaitasuna erakusten du. Maríaren azken diskoa, “Manifiesto”, bilaketa emozional bat da, maitasun istorio baten sustraietan hasi eta buleria batzuen zalapartarekin eta alaitasunarekin amaitzen dena.

Kontzertuak doakoa izango dira, eta ez da sarrerarik beharko.

Informazio gehiago esteka honetan.