Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

ABOTSANITZ taldeak irabazi ditu udal hauteskundeak Hondarribian

Atzo ospatu ziren udal hauteskundeak ABOTSANITZ taldeak irabazi zituen Hondarribian, denetara 2834 bozka lortu zituelarik, 2019ko hauteskundeetan 1924 lortu ondoren.

2023·05·29

Atzo ospatu ziren udal hauteskundeak ABOTSANITZ taldeak irabazi zituen Hondarribian, denetara 2834 bozka lortu zituelarik, 2019ko hauteskundeetan 1924 lortu ondoren. Bigarren EAJ geratu zen, 2786 bozkekin, duela lau urte 3882 izan ziren.

Hirugarren tokian PSE-EE sailkatu zen 1096 hondarribiarren boturekin, azken udal hauteskundeetan 1098 izan zirelarik. Laugarren EH BILDU geratu zen 979 bozkekin, eta duela lau urte 1053 izan ziren. Bosgarren PP alderdia geratu zen 386 boturekin, 2019an 415 izan zirelarik.

2023-2027ko legealdirako udal berriaren eraketa bilkura datorren ekainaren 17an izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Foru hauteskundeetan izandako emaitzak hauek izan dira: EAJk 3577 botu, EH BILDUk 2215, PSE-EEk 992 eta PP alderdiak 469.