Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Abian da Bordari eta Satarka lehiaketa hausnarketa prozesu baten ondoren

Helduen kategoria martxan da, eta gaztetxoena datorren apirilean zabalduko da ikastetxeekin hala adostu ondoren

2022·08·02

Bi urteko etenaldiaren ondoren, XXXVII. Bordari eta Satarka lehiaketaren edizio berri bat martxan da. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Maria Serrano Euskara zinegotziak.

“Jakina denez, lehiaketa helduen eta gazteen kategorian egiten da eta biak ala biak aldaketak izango dituzte. Sari hauek hausnarketa bat behar zuten eta horretan jardun gara azken hileotan. Helduen kategoriari dagokionez zabalik dago jadanik lanak aurkezteko epea. Pandemiaren aurretik azaroan zabaltzen zen lehiaketa hau, baina oraingo honetan deialdia bost hilabete aurreratzea erabaki dugu. 

“Gaztetxoen kategoriari dagokionez, ikuspegi aldaketa bat behar zuela argi genuen. Azken edizioetan lanen kopurua nabarmen jaitsi zen, eta lehiaketa bizi berritzeko lanketa egin dugu. Azken hilabete hauetan  ikastetxeekin eta zenbait eragileekin elkarlanean aritu gara lehiaketa nola bideratu aztertzeko.

Ikastetxeek diotenez gazteei oso zaila egiten zaie gazteei idaztea, aldez aurretik literatur zaletasuna lantzeko aukerarik ez badute. Hori dela-eta, aurtengo ikasturtean literatur lanketa prozesua jarriko dute martxan. Lehiaketa apirilean zabalduko dute eta ekainera bitarte aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Horrela espero dugu partehartzeak gora egitea eta lehiaketa indartzea” gehitu du Serranok.

Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/bordari-satarka-lehiaketako