Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea A tempo IX (otsailak 5)
Beste urte batez, “A tempo IX” astearen programa aurkezten dugu. Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatua, Udalaren Kultura Sailaren lankidetzarekin, jaialdia otsailaren 2tik 6ra ospatuko da.
Edizio honetako kartelaren eta programaren diseinua Dolo Marina Zufiaren lana da. Marrazketa irakasle gisa lan egin du Irungo Pio Baroja BHIn, betiere marrazketa eta pintura uztartuz.
Inhauterien ensaioa
17:00 - 207. gelan • Denentzat
Inauterietako gure Kalejirari begira, kalejiran parte hartu nahi duten instrumentista guztiekin entsegu orokorra egiteko tailerra izango da “Inauteriak datoz”. Aurten, “Amalurra, Natura, Mendia” da aukeratutako gaia.
Hitzaldia bullyng-ari buruz • Javier Urra psikologoaren eskutik
18:30 - Kultur Etxeko aretoan • Denentzat
Familia, ikasle eta irakasle guztientzat eta interesa duen ororentzat gozatzeko moduko solasaldi bat eskainiko digu Javier Urra Portillok “Un sufrimiento silencioso y silenciado” izenburupean. Bullying izango du hizpide, eta gune bat antolatuko dugu horri buruzko galderak egiteko.






