Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea A tempo IX (otsailak 4)

imagen
2026
ots
04
Musika
Egitarauaren arabera
Elebitan

Beste urte batez, “A tempo IX”  astearen programa aurkezten dugu. Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatua, Udalaren Kultura Sailaren lankidetzarekin, jaialdia otsailaren 2tik 6ra ospatuko da. 

Edizio honetako kartelaren eta programaren diseinua Dolo Marina Zufiaren lana da. Marrazketa irakasle gisa lan egin du Irungo Pio Baroja BHIn, betiere marrazketa eta pintura uztartuz.

Haur txikiak, jostailuak... eta sinfonia bat

16:30 - Kultur Etxeko aretoan • Musika Goiztiarra

Musika goiztiarreko ikasleek “Haur txikiak, jostailuak... eta sinfonia bat” tailerrarekin gozatzeko aukera izango dute. J. Haydnen “Jostailuen sinfonia” partituratik abiaturik, ganbera musika talde txiki bat eta zuzendaria izango ditugu gurean, txikiek eta haien familiek musika hori bizi eta gozatu ahal izan dezaten.

DBB Doinuaren borobiltasunaren bila

17:00 - 17:45 - 306. gelan • MH 2. eta 3. kurtsoak Euskal Dantzak

Musika Hizkuntzako 2. eta 3. kurtsoko ikasleek eta Euskal Dantzako 2. mailako 2B eta 3. Maila taldeko ikasleek “DBB. Doinuaren Borobiltasunaren Bila” tailerraz gozatu ahal izango dute Arantza Iglesias dantzariaren eskutik. Borobiltasunaren ideia landuko dute klasean. Esaldi batean, keinu batean, soinuan. Eta gero gorputz adierazpenari emandako tailer honetan mugimendua lantzen jarraituko dute.

Esperantza Kapitaina

17:30 - Kultur Etxeko aretoan • Denak

Josu Elberdinen obra baten inguruko antzerki musikal txiki batean murgiltzeko ahots lan eszeniko baterako proposamena da, gure irakasle Gaizka Sarasolak idatzitako poema labur batekin osatua. Gure irakasle David de Oliveira de Oliveirak gidatuko du tailerra. Lan hori otsailaren 6an eskainiko den kontzertuan gozatu ahal izango da.

Tardes de verano

18:00 - 1. pisuko Hall-ean • Laborategiak eta Hezkuntza Indartua

Laborategi eta irakaskuntza indartuko taldeetako ikasleentzat antolatu da “Tardes de verano”. Tailer horretan, gure irakasle Fabian Martinezek Bilboko Digipen animazio digitaleko Eskolarekin elkarlanean sortutako animaziozko film labur batetik abiatuta, ikasleek zuzenean musikalizatu ahal izango dituzte irudi horiek.

Dantzara! Plazara!

19:00 - Kultur Etxeko aretoan • Denontzat

“Dantzara. Plazara!”. Honakoa espazio ludikoa izango da, alaia, komunitatea biltzekoa, non irakasleek, ikasleek eta hurbildu nagi duten guztiek elkarrekin dantzatuz goza dezaten. Gure irakasle Ibon Huartek gidatuko du.

Ekitaldiaren azala

Boton ver mas eventos