Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 7'39 milioi euroko proposamena eramango du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan onartzeko

2022-04-26
Iazko abenduan onartutako 24’3 milioiko aurrekontuari gehitzeko izango lirateke

. Iazko abenduan onartutako 24’3 milioiko aurrekontuari gehitzeko izango lirateke.
. Duela bi aste San Telmo gaztelua erosteko onartutako 3’5 milioiak kopuru honetatik kanpo daude

Ostegun arratsaldez burutuko den Ohiko Osoko Bilkurara 7.394.730’12 euroko kopurua onartzea eramango du EAJren Udal Gobernu Taldeak. Hala eman dute aditzera gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak.

“Ostegun arratsaldez egingo den Plenoan Eguneko Aztergaian gutxienez 15 puntu izango ditugu. Horietako bi, 2021ko aurrekontuaren likidazioa onartu eta aurtengo aurrekontuari 7’39 milioi euroko kopurua gehitzea izango da, lehen kreditu aldaketaren bidez” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Gogoratu nahi dut, aurtengo aurrekontuak onartu genituenean esan genuen modura, Hondarribia indarberritzea dela gure erronka nagusia. Hortan ari gara buru-belarri, eta horren adierazle da ostegunean eramango dugun diru-partida potolo hau jarduera, gastu eta inbertsio asko burutzeko.

Hortaz gain, gogoratu nahi nuke ere duela gutxi beste 3’5 milioi euro onartu ditugula San Telmo gaztelua eskuratzeko, eta Hondarribia kalez-kale berritzeko programa zabal bat martxan dugula Hiriko kale asko berritu eta egokitzeko. Orain Kosta eta Donostia kaleetan ari gara, baina aurrera egingo dugu gero Gibeleta auzora, baita Harresilanda eta Sabin Arana kaleko eremuetara. Etenik gabe lanean ari garela argi dago”.

7’39 milioi euro

Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak eman ditu zehaztasun gehiago. “Esan bezala, aurtengo 24’3 milioi euroko aurrekontuari denetara 7.394.730’12 euro gehitzea eramango dugu onartzera, apirilaren 11n egin genuen Ogasun Batzordean diktaminatu ostean.  Denetara ia 110 partida desberdin dira eta denak zehaztea oso luze joango litzatekeenez, garrantzitsuenak aipatuko ditut.

Bigarren atalean, gastu edo mantenimenduei dagokienez, 1.958.850 euro eramango dira, horietatik 667’500 euro Zerbitzu Teknikoetara, gehienbat bide publikoen kontserbazioa eta seinalizazioarekin jarraitzeko. Kultura eta Herriko Jaietarako 400.000 euro eta argiteri publikorako beste 275.000 euro bideratuko dira, eta Ingurumenerako 218.500, besteak beste.

Laugarren atala edo dirulaguntzetarako, 862.000 euro egongo dira. Seigarren atala edo inbertsioei dagokienez, 4’2 milioi euro eramango dira, horietatik 798.000 hirigintzarako, 615.000 ondarerako, horietatik 500.000 San Felipe baluartean dagoen eraikin bat eskuratzeko. Azkenik, beste 700.000 euro bideratuko dira Saindua Gaztelekuko obra egiteko, egituran zeukan arazo larri baten konponketa kontutan hartuko duen lizitazio batekin.

Azkenik, 7. atalean, VISESArekin sinatuta daukagun akordioan zehazten den moduan, ia 149.000 euro eramango dira prozesuan aurrera egiten jarraitzeko” amaitu du Altunak.