Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 50 ekitaldi baina gehiago Gabonetan Hondarribian

Gabonen atarian gaudela, Hondarribiko Udalak datozen egunetarako prestatu dituen ekitaldien berri eman nahi izan du. Hartarako prentsaurrekoa eman dute Areto Nagusian Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak, eta Juan Luis Silanesek, Kulturakoak.
Udaleko hainbat departamenturen arteko lankidetzarekin egin da programazioa, bestak beste Kultura, Merkataritza, Gazteria, eta Hezkuntzakoekin, eta denetara 50 ekitaldi inguru egongo dira.
“Ostiral honetan Gabonetako Merkatua irekitzearekin batera, denetatik antolatu dugu Hondarribian. Bereziki bi arlotan jarri dugu indarra: Batetik, merkataritzaren indartze eta sustapenean, badakigulako garai hauek kontsumorako aproposak direla” esan du Maria Serranok. “Horrez gain, kultur eskaintza zabal eta interesgarria proposatu dugu; herritarrek oporrak izaten dituzte, denbora libre gehiago, eta hori aprobetxatu nahi dugu”.
Gabonetako merkatuan egingo diren ekintzetako jardueretarako izen-emate epea irekita dago www.hondarribia.eus gunean.
Bestalde, abenduaren 26an emango zaio hasiera Gazte TEK teknologia tailerrei. Plaza guztiak bete dira eta zozketa egin behar izan da izena emandako guztien artean.
Kultur programazioa Merkataritza eta Turismo sailak prestaturiko eskaintzaren osagarria izango da. Juan Luis Silanes zinegotziak azaldu duenez urtea amaitzeko egunero “publiko guztiarentzat zerbait eskaintzen saiatu gara, haur, gazte eta heldu. Denetariko ekitaldiak egongo dira, Udaleko departamentu desberdinen lankidetzarekin. Eskerrak eman nahi dizkiet honengatik. Azkenik, jai zoriontsuak igarotzea eta urtea ondo bukatu dezatela opa diet herritarrei”.
Kultur ekintzak abendua eta urtarrilean:
Hilak 17, larunbata:
Gospel Zikloaren barruan ‘The velvet candles’ Eguberrietako kontzertua. Parrokian, 19:00etan.
Hilak 18, igandea:
Eskifaia Abesbatzaren eta Hondarribiko Musika Bandaren Gabonetako kontzertua, 18:00etan, Portuko elizan.
Rafael Alvarez ‘El Brujo’ -ren eskutik Los dioses y dios antzerkia, Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan.
Hilak 20, asteartea:
Opari tailerra, Zuloaga Etxean 17:00etan.
Sormenezko idazketa: Gabonetako ipuinak, Itziar Sistiagaren eskutik, Zuloaga Etxean 18:30ean.
Gospel Zikloa: The Lord, Amuteko elizan (Kaputxinoen komentuan), 19:00etan.
Hilak 21, asteazkena:
San Tomas Eguna: Azokak betiko formatua berreskuratuko du, Santiago kalean egongo da egun osoan zehar. Animaliak ere bertan izango dira. Santa Maria Madalena plazan herri kirolak egingo dira eguerdian eta Eguberrietako merkatarien merkatuaren ondoan txosna bat ezarriko dute, goizetik gaueko 00:00ak arte.
Hilak 22, osteguna:
Sukaldaritza tailerra: taloak egiten ikasteko tailerra, Zuloaga Etxean 17:00etan.
Gabonetako videomapping-a, HKT (Hondarribiko Kirol Taldea) eraikinean bost saio eskainiko dituzte 19:00etan hasita.
Gospel Zikloa: Evening prayer, Betharramen, 19:30ean.
Hilak 23, ostirala:
Dantza saioa: Pilar Peña, San Pedro kalean 12:00etan.
Olentzero eta Mari Domingiren bisita. Herrian barrena Olentzerorentzako kartak jasoko dituzte. Axeri Elkartean, Gipuzkoa plazan eta San Pedro kalean izango dira besteak beste. 18:00etan hasiko dute ibilaldia.
Hilak 24, larunbata:
Haur Olentzero jaialdia, Santiago kalean 11:30ean.
Gabon kanta eta Olentzero jaialdia (Helduentzat). Ohiko formatua berreskuratuko du jaialdiak, Gipuzkoa plazan, 17:30ean.
Hilak 25, igandea:
Hondarribiko Txistu Taldearen alborada, Alde Zaharrean eta Puntal auzoan, 08:00etan.
Hilak 26, astelehena:
Jokai jokoak: Egurrezko jokoak haurrentzat, goiz eta arratsalde, Santiago kalean.
Hilak 27, asteartea:
Familia antzerkia, Tarzan, Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan.
Hilak 28, asteazkena:
Ipuin kontalaria: Maite Franko, Zuloaga Etxean 11:30ean.
Magia emanaldia, Gabon magikoak, Marsel magoa, Asier Kidam, Egu magoa eta Xabi magoaren eskutik. Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.
Hilak 29, osteguna:
Gospel Zikloa: The Spolem Girls. Christmas Show, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.
Hilak 30, ostirala:
Jaiotza biziduna, Gernikako Arbolan, 19:30ean.
Hilak 31, larunbata:
Sport Mundi: San Silvestre lasterketa solidarioa, herrian barrena, 16:00etan.
Urtarrilak 4, asteazkena:
Erregeentzako kartak jasoko ditu karteroak. 17:00etan Mendelu auzotik abiatuko da, 17:30ean Amuten izango da, 18:00etan Alde Zaharrean (Udaletxean), eta 19:00etan Santa Maria Madalena plazara helduko da.
Urtarrilak 5, osteguna:
Erregeen kabalkada. Ohiko formatua berreskuratuko du, itsasontziz 19:15-19:30 inguru helduko dira Kai Zaharrera. Bertan, zaldi gainean jarri eta ohiko ibilbidea egingo dute San Pedro kalean barrena.
Urtarrilak 6, ostirala:
Goazen telesailaren antzerki emanaldia. Bi saio egingo dira, 12:30ean lehena, 16:00etan bigarrena. Sarrerak abenduaren 26, 27 eta 28an egongo dira salgai Arma Plazan (soilik). Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.
Urtarrilak 8, igandea:
Ados Teatroaren eskutik Muchos amigos negros antzezlana.
Muxikoen jaialdia, goizean.