Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Naiara Goikoetxearen "470 mm" erakusketaren inaugurazioa

imagen
2025
abe
12
Erakusketak
18:00
Elebitan

Naiara Goikoetxeak Maddalen Arte Garaikidearen espazioan egindako egonaldiaren emaitzak datorren abenduaren 12an, ostirala, erakutsiko ditu arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Azaroan eta abenduan zehar, Naiara Goikoetxea artistak sorkuntza-egonaldi bat gauzatu du Maddalen Arte Garaikiderako gunean. 

Egonaldi horretan, Naiararen “470 nanometro”, proiektuaren prozesu ezberdinak ikusteko aukera izan dugu – proiektua Hondarribiko Udalaren “Hondarribia Sormen Hiria” programaren baitan hautatuetako bat da –.

470 nm” proiektuak itsasoarekin dugun harremanaren inguruko gogoeta bisual eta emozionala proposatzen du, itsas argiaren tonu urdin bereizgarria definitzen duen 470 nanometroko uhin-luzeran oinarrituta. Proposamen horretan, pintura espazio sentsorial bihurtzen da, non kolorea, materia eta emozio intimoa eta kolektiboa uztartzen baitdira.

Azaroan zehar, Maddalen espazioa berriro laborategi eta estudio bihurtuko da, eta artistak bertan formatu handiko hiru obra sortu ditu, proiektuaren ardatz nagusi gisa. Lan horiek azken hilabeteetan bildu dituen material bisualekin eta aurreko zirriborroekin osatu da.

Egonaldiaren emaitzak abenduaren 12an, ostirala, 18:00etan aurkeztuko dira Maddalen espazioan, giro ludiko eta festiboan. 

Erakusketa urte bukaera arte bisitatu ahal izango da, arratsaldez, 17.00etatik 19.30etara jai egunak kenduta.

Ekitaldiaren azala

Boton ver mas eventos