Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 37. Bordari eta Satarka literatur lehiaketen sari banaketa egin da

Udaletxeko Areto Nagusian egin zen ostiralean 37. urtez antolatu den ‘Bordari eta Satarka’ Literatur Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Han izan ziren Udalaren ordezkari moduan Maria Serrano Euskara zinegotzia, Juan Luis Silanes Kulturakoa, baita Igor Enparan eta Estitxu Urtizberea zinegotziak ere. Idazkari lanetan Karmelo Goikoetxea Euskara teknikaria izan zen.
“Aurten A mailan bakarrik egin da lehiaketa. Hala, Bordari atalean 6 lan aurkeztu dira eta Satarkan aldiz, 5. Bordari lehiaketan Iñaki Sanz-Azkue izan da irabazlea, eta Maria Perez bigarren. Satarka atalean ordea, lehen saria Iñigo Legorbururentzat izan da, bigarrena Gotzon Plazarentzat eta Hondarribiko Onenaren saria Ane Garciarentzat izan da.
Jakina denez, B maila edo gaztetxoen mailan, aurten hausnarketa prozesu batean ari gara, eta ikastetxeetan tailerrak antolatzen ari dira. Gure asmoa, gazteen artean idazteko zaletasuna indartzea da, eta hala, berriz ere gure lehiaketari buelta bat eman eta partehartzea igotzea” gehitu du Serranok.
Epaimahaia Ainara Elizondok, Pello Otxotekok eta Mikel Arruabarrenak osatu dute.