Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea LaburBira 2026

imagen
2026
mar
06
Zinema
18:00
Euskara

Laburbiraren 2026ko edizioa martxoaren 6an egingo da, Korrikako programazioaren barruan; eta punta-puntako 7 film labur eskainiko ditu aurtengo bildumak.

Besteak beste, Amaia San Sebastianen “Olentzerori eskatu nion” (Donostiako fantasiazko eta beldurrezko astean film labur onenaren EITB saria) edo “Geratzen den hori” (Estatuko film onena ZINEBI jaialdian).

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:

  • Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian Larzabal).
  • Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz).
  • Fischy (June Asua Olabarria).
  • A-Maniki (Elixabet Nuñez).
  • Geratzen den hori (Aitor Gametxo Zabala).
  • Orain zer? (Aihnoa Urgoitia).
  • Hortzikara (Ane Cuesta).

 

Otsaila amaieran itxiko da emanaldia antolatzeko izen-emate epea.

Laburbira edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea webgunean egin ahal izango da otsaila amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek martxoaren 1etik 29-ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.

Emanaldia antolatzeko izen ematea eta info osagarria: Laburbiraren webgunean.

 

imagen
Informazio erlazionatuta
Ekitaldiaren azala

Boton ver mas eventos