Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Gabonetako XVI. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 16tik abenduaren 11ra arte

Beste urte batez, Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak Gabonetako XVI. Erakusleiho Lehiaketa jarri du martxan. Ekimenaren helburua herriko merkataritza-sareari balioa ematea eta Gabon giroa kaleetara zabaltzen laguntzen duten establezimenduen lana aitortzea da.
Hondarribiko saltokiek abenduaren 11ra arte izango dute lehiaketan izena emateko aukera. Parte-hartzea doakoa da, eta eskaerak Udalaren webguneko Sarrera Erregistroaren bidez edo BAZen aurkeztu beharko dira.
Erakusleihoek Gabonekin lotutako gaia izan beharko dute, baina establezimendu bakoitzak askatasuna izango du bere proposamena garatzeko, nahi duen teknika eta estiloa erabiliz. Gabonetako erakusleihoak abenduaren 14tik 2027ko urtarrilaren 6ra arte egon beharko dira ikusgai, bi egun horiek barne.
Sariak
Aurten ere hiru sari banatuko dira, baina sarien diru-kopurua handitu egingo da aurreko edizioekin alderatuta. Izan ere, Hondarribiko Udalak herriko merkatarien sormena, originaltasuna eta Gabonetako giroa kaleetara zabaltzeko egindako lana aitortu nahi du.
- 1. saria: 540 €
- 2. saria: 380 €
- 3. saria: 280 €
Epaimahaiaren erabakia abenduaren 18an jakinaraziko da.
Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa esteka honetan kontsulta daitezke.