Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 2026ko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketa

Ekimenaren helburua da ekainaren 13an eta 14an Alde Zaharrean egingo den azokaren giroa, kolorea eta berezitasuna irudi bidez jasotzea.
Lehiaketan edonork hartu dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan edo zuri-beltzean. Lanek 2026ko Erdi Aroko Azokan bertan ateratakoak izan beharko dute, eta aurretik saritu edo argitaratu gabeak.
Argazkiak 20 x 30 zentimetroko tamainan aurkeztu beharko dira, markorik eta euskarririk gabe. Lehiaketaren oinarrietan jasotzen den bezala, irudiek erabilera ez-sexista, inklusiboa eta ez-arrazista bermatu beharko dute, eta pertsonak agertzen diren kasuetan emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta estereotiporik gabe islatu beharko da.
Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 3a izango da, 13:00etan, BAZen.
Hiru sari banatuko dira:
- 1. saria: 500 euro
- 2. saria: 400 euro
- 3. saria: 300 euro
Lehiaketaren xehetasunak esteka honetan kontsulta daitezke.