Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

2023an jaiotako 93 haurren omenezko Zuhaitz Eguna martxoaren 16an izango da

2024·02·07
Datorren martxoaren 16an Hondarribiak iaz jaio ziren haurren omenez ‘Zuhaitz Eguna’ ospatuko du. Hala eman du aditzera Garoa Lekuonak, Ingurumen zinegotziak.

Datorren martxoaren 16an Hondarribiak iaz jaio ziren haurren omenez ‘Zuhaitz Eguna’ ospatuko du. Hala eman du aditzera Garoa Lekuonak, Ingurumen zinegotziak.

Azken aldiotan bezala, San Telmo inguruan izango da, goizeko 11:00tatik hasita. Landatuko dugun espeziea ametza da, azken urteotan egin dugun moduan. 2017an jaiotako haurrei makila bana oparituko zaie era berean. Hau eguerdiko 12:00etan izango da.

“Datu modura, esan 2023an 93 haur jaio zirela, aurreko urtean baina bi gutxiago; eta 2017an 133. Horiek izango dira beraz landatuko diren zuhaitzak eta banatuko diren makilak” amaitu du Lekuona zinegotziak.