Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 2022rako Gobernu Taldearen lehentasunezko proiektuen berri eman du Txomin Sagarzazu Alkateak

2022-02-23
3 esparru, 7 ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu dira, horietatik 34 lehentasunezkoak

Txomin Sagarzazu Alkatean 2022 urte honetarako Udal Gobernu Taldeak dauzkan proiektu nagusienen inguruko prentsaurrekoa eskaini du gaur Udaletxean. Aurretik, bihar Udaletxean egingo den aurtengo lehen Osoko Bilkuraren puntu nagusienen berri eman du.

“Aurrekari moduan, esan nahi dut 2019-2023 Agintaldi Plana lantzen hasi ginela bere garaian, ondoren pandemia etorri zela eta beraz, iazko maiatzean Agintaldi Plan egokitua burutu eta aurkeztu genuela. Hartan, 3 esparru nagusi, 7 ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu aipatzen ziren. Orain, Agintaldi Plan honen betetze mailaren kontrola egin dugu” esan du Alkateak.

%73ko garapen maila

Agintaldi Planean jasota ditugun 81 proiektu horietatik, 76 garatzen ari garela esan nahi dut. Proiektu horien garapen maila desberdina da, eta media bezala garapen maila %73koa dela ondorioztatu da. Hori hala jakinda, 2022 urte honi begira gure planteamenduak finkatu nahi ditugu, eta horren berri eman.

“Prentsaurreko batean ezinezkoa da lehentasunezko 34 proiektu horiek zehaztea. Udal Taldearen asmoa da aurreraxeago, ziuraski iazko aurrekontuaren likidazioa egiten dugunean, beste motako aurkezpen bat egitea. Halere, horietatik zenbait aipatu nahi nituzke orain” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

“Herritarrak esparruan, eta Gizarte Politiken ardatz estrategikoan, gure lehentasunetako bat izango litzateke Gizarte Zerbitzuak eta Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzua Muliatera eramatea adibidez. Proiektua enkargutua dago eta gero lizitazioa egingo dugu. Hortaz gain, Kasino Zaharra berriz martxan jarri nahi dugu, 75 urtetik gorako pertsonei buruzko ikerketa abian dago eta Eguneko Arreta Zerbitzua martxan jarri nahi dugu ere”.

“Herritarrak ardatzean aldiz, Hondarribiko kaleei buruzko liburua aurten argitaratu nahi dugu hiru herritarren lan bikainari esker; Ondarearen ikuspegitik, Jaizkibeleko dorreak eraberrituko ditugu, eta Guadalupeko Gotorlekuan programa bat gauzatu nahi dugu Europatik etorriko den ‘Next Generation’ delakotik oraindik jaso ez dugun 300.000 euroko laguntzari esker. Hortaz gain, Hondartza Kiroldegiaren lizitazioa egin behar dugu berriz”.

Hondarribiko Kanpus Teknokogikoa

“Udalerria esparruan, eta tokiko ekonomiaren ardatzean, bereziki aipatu nahi nuke Hondarribiko Kanpus Teknologikoa jartzeko gestioetan ari garela eta arituko garela. Aipamen berezia egin nahi nioke Itzuliari, daukan kirol ikuspegiaz gain hiriaren proiekzioa oso garrantzitsua baita gure ustez” zehaztu du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Mugikortasun Jasangarriaren ardatzean, ‘Hondarribia Kalez Kale berritzen’ proiektua daukagu. Aurtengo eta hurrengo urterako lan handia dugu, kaleak berritu eta mugikortasun aldetik hobekuntzak izango ditugulako. Auzo bideak konpontzen jarraituko dugu ere.

Hirigintza eta etxebizitzari dagokionez, “aipatu behar ditugu HAPOaren idazketa eta tramitazioan jarraituko dugula, Presa I-eko jarraipena egingo dugula eta Damarrin egin beharreko promozioan lan egitea dela gure asmoa. Gazteentzako alokairurako dirulaguntzak abian jartzea gure helburu garrantzitsua da.

Garapen iraunkorraren  ardatzean, abian dauden Baserritar Etorbideko mendi-urak jasotzearen lanak, Kai Berriko proiektua eta San Lorenzoko urmaelaren mugikortasunaren beste administrazioen proiektuen jarraipena egingo dugu Udaletik, eta asko atzeratu zaizkigun zenbait komun publiko jartzeko lanak oso aurreratuak ditugu. Datozen asteetan lizitazioa egitea nahi dugu.

Gobernu Onaren ardatzean, besteak beste, herritarren partehartzea indartzen jarraituko dugu. Pausuak ematen ari gara eta jarraituko dugu” amaitu du Sagarzazu Alkateak.