Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

2022ko Euskal Herriko Itzulia Hondarribitik aterako da 7'5 kilometroko erlojupeko batekin

Apirilaren 4an izango da eta Udaletik komunikazio kanpaina bat martxan jarriko da herritarrei begira

2022·02·09

Hondarribiko Udaleko Pleno Aretoak 2022ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkezteko ekitaldia hartu du gaur. Ekitaldian parte hartu dute Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak, Julian Eraso lasterketaren zuzendariak eta Roberto Laiseka lasterketaren zuzendari teknikoak.

Txomin Sagarzazu pozik agertu da “Hondarribia Itzuliaren 61. edizioaren irteera izango delako. Hondarribiarentzat aukera bikaina da, nazioarteko kirol proba bat eskaini nahi diegu herritarrei. Gobernu Taldearentzat beste aukera bat da kirol-jardueraren aldeko apustua egiten jarraitzeko alde batetik, eta Hondarribiak kanpora begira duen irudia indartzeko. Apustu sendoa da egiten duguna, eta ziur gaude apirilaren 4a egun bikaina izango dela zentzu guztietan. Gure asmoa Itzuliarekin lanean jarraitzea da.

Udaletik komunikazio-kanpaina indartsu bat prestatuko dugu Hondarribiko herritarrek lehen eskutik jakin dezaten zer-nolako eraginak dituzten trafikoan eta eguneroko errutinan. Etapa osoa Hondarribian izango da, eta logikoa denez, eragozpenak egon egongo dira” gehitu du Sagarzazuk.

7 '5 kilometroko erlojupekoa

Julian Erasok eskerrak eman dizkie “Hondarribiko Udalari eta bertako alkateari Itzuliaren alde egiten duen apustuagatik. Guretzat oso garrantzitsua da eta argi utzi nahi dugu. Badirudi osasun egoera hobetzen ari dela, baina gure asmoa da antolakuntzak 2021eko jarraibide berak jarraitzea pandemiaren aurrean. Badakigu Hondarribiak eta bere Udalak ahalegin handia egiten dutela, eta Itzulitik ahal dugun guztia egingo dugu kirol kalitatean eta Hondarribiko irudiari hedapena emateko”.

Roberto Laisekak nabarmendu duenez, “2022ko Itzulia apirilaren 4tik 9ra izango da, eta 882,2 km egingo ditu. Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatuko ditu, Arrateko Santutegi mitikoan amaituz.

Hondarribiko etapa 7.5 km-ko erlojupekoa izango da Itzulia irekitzeko. Etapa laburra izango da eta aldapa txikiak izango ditu. Bere lehen igoera Mendiko sariaren lehen mailloterako puntuagarria izango da. Mendiko maillota lortzeko topera irtengo diren txirrindulariak egongo dira, eta sailkapen nagusirako denbora diferentzia txikiak sortuko direla uste dugu.

Erlojupekoa hondartzako aparkalekutik irtengo da, Portuko errepidetik Itsasargiraino igotzeko, eta itzuleran hiriaren erditik egingo du, harresiak Harresilanda kaletik inguratu eta Kale Nagusitik igoko da San Pedro kalean amaitzeko.