Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Agenda

Atzealdea 1936 Depuratutako zinegotzi alkateei omenaldia

calendarioNOIZ 2024
Urriaren 26an
• 12:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Urriak 26an Hondarribiko udalak antolatuta,  omenaldia egingo zaie 1936-1939 aldian errepresaliatutako alkate, zinegotzi eta udal langileei Memoria Demokratikoari dagokion urriaren 19ko 20/2022 Legea kontuan hartuta. Izan ere, Estatu Kolpetik, gerra eta 40 urteko diktadura garaian  Hondarribian gertatutakoari buruzko ezagutza sustatzen jarraitu nahi du Udalak, giza eskubideen urraketa eta jasandako bidegabekeriak salatuz eta bizi izandako penak aitortuz.

1936ko Estatu Kolpearen ondoren, gerra eta diktadura urteak iritsi ziren, eta Hondarribiko Udaleko hainbat alkate, zinegotzi eta langile beren erantzukizun eta eginkizunetatik kendu zituzten.

Hori dela eta, Hondarribiko Udalak, alderdi politiko guztien babesarekin, omenaldia antolatu du pertsona horien guztien duintasuna berrezartzeko.

Ekitaldi horretara omendutako pertsonen senideak gonbidatuta egongo dira, eta erreparazio-aktak emango zaizkie senideei. Ekitaldia irekia izango da herritar ororentzat.

Informazio gehiago: www.hondarribia.eus