Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

15 proiektu haundi baina gehiago bihar bozkatuko den 2023ko aurrekontuetarako Gobernu Taldearen proposamenean

Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak Gobernu Taldearen proposamena aurkeztu dute, ekimena, ilusioa eta bultzada kontzeptu garrantzitsutzat hartuta.

2022·11·30

Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak 25.160.167 euroko aurrekontua proposatuko du 2023ko aurrekonturako, bihar goizean egingo den Ezohiko Osoko Bilkuran, joan den osteguneko Ogasun Batzordean aztertu eta irizpena eman ondoren. Hala jakinarazi dute gaur Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan emandako prentsaurrekoan. Bertan, Gobernu Taldearen (EAJ) proposamena aurkeztu dute.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet hainbeste lan egin duten pertsona guztiei, zinegotziei eta teknikariei, abenduaren 1ean datorren urteko aurrekontuan bozkatu ahal izan dezagun.

Beste udal taldeei eskerrak eman nahi dizkiet aurrekontua hobetzeko egindako ekarpenengatik. Gure proposamena azaroaren 4an helarazi genien beste udal taldeei. Ondoren, haiekin bildu gara zuzenketa partzialak lantzeko eta guztion artean proposamena hobetu ahal izateko.

“Hiru kontzeptu nabarmendu nahi nituzke”. Ekimena, ilusioa eta bultzada. Gure eguneroko lana definitzen duten hiru kontzeptu dira. Eta horiek aurrera eramateko tresnarik garrantzitsuena orain xehetuko dugun aurrekontua da” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Informazio guztia hemen eskura daiteke: https://www.hondarribikoaurrekontuak.eus/

Bost ardatz estrategiko

Pertsonak eta Familiak ardatz estrategikorako 2.859.966 euro bideratuko ditugu. Honako hauek nabarmenduko ditugu, besteak beste: 809.441 euro Etxeko Laguntza Zerbitzurako, 576.743 euro gizarte-babeserako jardueretarako eta tutoretzapeko apartamentuetarako, 513.000 euro lehen mailako gizarte-laguntzarako edo 102.450 euro berdintasuna sustatzeko ekintzetarako.

Bigarren ardatz estrategikorako, tokiko ekonomia bultzatzeko, 1.594.100 euro bideratuko ditugu. Horien artean, 502.000 euro merkataritza eta turismoa bultzatzeko jardueretara bideratuko dira, eta beste 425.000 euro merkataritza eta beste jarduera ekonomiko batzuk bultzatzeko jardueretara, besteak beste.

Hirugarren ardatz estrategikoan, Garapen Iraunkorrarenean, gobernu-taldeak 7.580.040 euro proposatzen ditu, honako hauek nabarmenduta: 1.447.900 euro hirigintzarentzat eta etxebizitzaren administrazio orokorrarentzat; 1.320.096 euro hiri- eta landa-mugikortasuna hobetzea helburu duten ekintzetarako; 1.108.844 euro kaleak eta bide publikoak garbitzeko; 766.544 euro Hondarribiko Ondare Historiko aberatsa kudeatzeko; beste 718.239 euro parkeak eta lorategiak mantentzeko; eta 565.783 euro argiteria publikorako; eta beste 202.795 euro ekipamendu eta komun publikoak instalatzeko, besteak beste.

Laugarren ardatz estrategikoan, Herritarrei bultzada ematekoan, 5.590.550 euro bideratzea proposatzen da. Honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: 1.183.660 euro Hondarribian kirola bultzatzeko; beste 1.090.077 euro kultura-ekipamendu eta -jardueretarako; 787.226 euro euskara sustatzeko; edo 443.295 euro gazteentzako ekintza eta ekipamenduetarako.

Bosgarren ardatz estrategikoan, herritarrentzako zerbitzu eta arretaren ardatzean, 7.664.968 euro bideratuko dira; horietatik 4.613.112 euro administrazio orokorrerako eta herritarrei arreta emateko izango dira, eta beste 3.051.856 euro herritarren segurtasunerako eta trafikoaren antolamendurako.

15 proiektu handi

“Era berean, gogorarazi nahi dut datozen hilabeteetan proposamen honetan jasotako proiektu berriak nahiz martxan dauden eta hurrengo aurrekontu-aldaketan proposatuko ditugun beste proiektu batzuk gauzatuko direla.

- ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan-programaren jarraipena
- San Nikolas zubia ordeztea
- 6 zerbitzu publiko berriak instalatzea
- Saindua Gaztelekua hobetu eta handitzea
- Arrantzale Auzoa berrurbanizatzea
- Talaia Alai proiektua aurrera eramatea
- Santiago Kalea berrurbanizatzea 1. zenbakitik 21. Zenbakira
- Mendeluko birgaitze-proiektua eta Plan Berezia
- Auzo-bideen zoladura eta hobekuntza
- Presako haur-parkea estaltzea
- Presako alokairuko etxebizitza publikoa sustatzea
- San Telmo gazteluko proiektua
- Guadalupeko gotorlekuko proiektua
- Muliateko udal-lokalen proiektua
- Aparkalekuak eraikitzeko azterlan geoteknikoak

Hori guztia gauzatu ahal izateko, Udalean denbora asko daramagu udal langileak gehitzen. Azken hilabeteetan langileei dagokienez egindako lana Udalaren funtzionamendu hobean islatuko da, eta proiektu gehiagori irteera eman ahal izango diegu, guztiak herritarrentzat garrantzitsuak direla uste baitugu.

Aurrekontua onartuz gero, gure helburua da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta nahitaezko epea igaro ondoren, urtarrilaren 10etik aurrera 2022ko aurrekontuak indarrean jartzea. Ondoren, jendaurrean azalduko ditugu aurrekontu horiek, departamentuka.

Informazio guztia hemen eskura daiteke: https://www.hondarribikoaurrekontuak.eus/