Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

14 nekazal bide egokitzeko lehiaketa deitu du Udalak

Hiriko auzo desberdinetako 14 bide desberdin dira, eta aurrekontua 413.584,79 eurokoa

2022·11·29

Hondarribiko Udalak hiriko zenbait auzotan dauden nekazal bideak zolatu eta egokitzeko lanak deitu ditu, ia 414.000 euroko aurrekontuarekin. Lehiaketaren baldintza pleguak www.hondarribia.eus orrian daude, eta enpresek aurkezteko epea abenduaren 5ean itxiko da. Horrela adierazi du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Urteak daramazki Udalak auzoetako bideak egokitzen, baina pandemiarekin batera proiektua mantsotu egin da. Horregatik, orain esfortzu berezia egin nahi du Udalak eta hiriko 14 bide desberdin egokitu eta zolatu nahi ditugu, 48 interbentzio desberdin eginez. Horretarako 414.000 euro inguru bideratu ditugu.

Zimizargan, Akartegin, Jaitzubian, Gornutzen… egingo dira lanak. Gure asmoa izan da ahalik eta eremu handiena hartzea. Auzoetako errepide hauek gero eta trafiko gehiago izaten dute, horregatik beharrezkoa da Udaletik hobekuntza lanak egitea, denon segurtasuna hobetzea baita helburua.

Administratiboki lehen urratsak ematen ari gara. Enpresentzat lehiaketa irekita dago orain, eta astelehenean izango dute aurkezteko azken eguna. Udaletik gero lanak egiteko 14 asteko epea jarri dugu, eta ziurrenik enpresek epe hori gutxitzea proposatuko dute. 2023ko lehen erdian lanak egitea da gure asmoa” amaitu du Gonzalo Carrionek.