Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 13501 hondarribiarrek izango dute igandean Alkate berria hautatzeko aukera

Igande honetan burutuko den Udal eta Foru hauteskundeetan Hondarribiko adin nagusiko 13.501 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea. 5 hautesleku, 12 atal, eta 21 hautes-mahaietan banaturik, hondarribiarrek aukera bost hautagairen artean egin beharko dute.
Hautagaiak Gonzalo Carrion (EAJ), Igor Emparan (ABOTSANITZ), Noemi Odriozola (PSE-EE), Garoa Lekuona (EH BILDU) eta Javier Cristobal (PP) dira.
Hautesleku bakoitzari dagokionez, Jostaldi Pilotalekuan 6.135 hondarribiarrek izango dute botoa emateko aukera, botu-emaile guztien %45’44 izango direlarik. Itsas Etxean aldiz 3.050 izango dira, hondarribiarren %22’59. Kopuru aldetik, hirugarren hauteslekua Mendelukoa izango da 1901 herritarrekin, hondarribiarren %14’08, beste 1260ek Amuten bozkatzeko aukera izango dute (%9’33), eta 1155ek Udaletxean, Alde Zaharrean, hondarribiarren %8’55 hain zuzen ere.
Igandean bertan Hondarribiko Udalak bere sare sozialen bidez udal hauteskundeen emaitzen berri emango du.