Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "Ziberkonkis", on-line bertsio arrakastatsua

Egun hauetan, pertsona guztiei etxean gelditzea tokatu zaigu, eta gazteak eta ez hain gazteak, gure denbora modu ezberdin batean pasatzen ikasi behar izan dugu. Egoera honen aurrean, Hondarribiko gaztelekutik gure laguntza eskaintzen dizuegu, nahiz eta ez ikusi, herriko gazteentzako lanean jarraitzen dugu.
Egoera berezi honek ez digu aurrrez aurre gazteekin egoteko aukerarik ematen, baina bai birtualki eta hauekin betidanik egindako ekintza asko internet bidez eskaintzeko aukera izan dugu.
“Ziberkonkis”
Itxialdi Barnealdi egoera hau, aste santuko oporrekin koinziditu duenez Hondarribiko prebentzio komunitarioa eta Saindua gaztelekuak elkarrekin antolatutako Konkis programa irteeraren formatua aldatu behar izan dugu eta normalean mendi inguru batean taldeka egiten diren ekintza kooperatibo honen erronkak eta frogak ordenagailu eta mobiletara pasa dira lehen (eta espero dugu azken) “ziberkonkis” edizioa sortuz.
Honetan, Apirilaren 6,7 eta 8an herriko gazteek osatutako hiru talde 2020eko ikurrinarengatik lehiatu ziren internet bidez proposatutako erronken aurrean. Hauek burubelarri aritu ziren proba guzti hauek beraien etxean indibidualki eginez, beraien taldea garaile izateko.
Erronkak bideoz edo argazkiz egin ziren eta garaileak gure Julian-en (gazte bolondres bat) begirada zorrotzaren azterketa pasa zutenak bakarrik izan ziren.
Ekintzak, arlo ezberdinetakoak izan ziren, batzuk partaideen gaitasun mentalak presiopean jarri zuten, 10 ezberdintasunen probarekin. Beste batzuk gure gerlarien erresistentzia probatzen zuten kamixeta gehien jaztearen proban adibidez, irabazleak 52 kamixeta jantzi zituelarik (gure bibendum txiki) eta beste proba batzuk partehartzaileen zentzu artistiko azaleratu zuten emakumeengatik margotutako koadro baten imitazio bat egin behar izan zutenean.
Hauetaz gain, proba gehiago egin ziren, denak zentzu hezitzaile batez jantzitak. Izaera feminista eta parte hartzailea kontutan hartu zen hari zuzentzaile bat zelarik.
Esan genezake beraz, gure lehenengo ziberkonkis hau izugarrizko arrakasta izan dela, bai partaideak izan duten inplikazioagatik eta bai gaztelekuak momentu honetan geldirik dagoen herriaren bizitzan, mugimendu pixkat suposatu duelako. Eta gauza politak egiteko gai garela ere.
Prebentzio Komunitarioko hezitzaileen lanarekin, gazte borondres taldearen lanarekin eta gaztelekuko hezitzaileen lanarekin beste urte batez posible egin dugu aste santuko oporraldian eskaintza berezi bat egitea.
Ez ahaztu gure instagrameko profila jarraitzea! @sainduapreben_ekintzak
Eskerrikasko parte hartu duzuen gazte guztioi!