Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea ‘Talaia Alai’ proiektua gaur hasi da eta otsailak 16 arte iraungo du

2024-01-30
Gaurtik hasi eta otsailak 16 arte, Udalak Talaia Alai proiektua burutuko du.

Gaurtik hasi eta otsailak 16 arte, Udalak Talaia Alai proiektua burutuko du. Proiektuaren helburua da Talaiako eskola-ingurunearen oinezkoen iragazkortasuna, jarraitasuna, segurtasuna eta erakargarritasuna hobetzea, ingurune hori lagunkoiagoa izan dadin hura erabiltzen duten edo bertatik igarotzen diren pertsona guztientzat.

Gaur eta bihar ez da errepiderik itxiko, gehienbat espaloien ampliazio markajea egingo baita. Lanak egin bitartean trafikoa pasa ahal izango da.

Ostegun eta ostiralean bide mozketak egongo dira Aspunea kalean eta inguruetan nagusiki. Bizilagunentzat eta ikastetxeetako erabiltzaileentzat ez da bidea moztuko. 
 
Datorren asteko astelehen eta asteartean, otsailak 5 eta 6, behin Aspunea kalearen inguruan amaituta, lanak Gabriel Aresti kalearen ingurura pasako dira. Hemen ere bide mozketak egongo dira, baina bizilagunek eta eskoletako erabiltzaileentzat sarrera baimenduko da.

Proiektuaren azken egunetan, seinale bertikalak jarriko dira eta azken margoketa lanak burutuko ere, eta ez da bide mozketarik egongo. Hiri altzarien kolokazioarekin proiektua amaitutzat emango da. 
 
Informazio gehiagorako, begiratu www.hondarribia.eus gunean. Obren Informazio zehatza https://www.hondarribia.eus/-/talaia-alai-proiektuko-obrak gunean.