Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

'Prestige'-ren hondamendia gogoratzen duen erakusketa ARMA PLAZAn ekainak 18 arte

2023-05-31
Atzotik ekainaren 18ra Arma Plazan 2003ko PRESTIGE petrolio untziak isuritako hondamendian Hondarribiko arrantzaleek itsasoan egindako txapapote bilketari buruzko argazki erakusketa egongo da.

Atzotik ekainaren 18ra Arma Plazan 2003ko PRESTIGE petrolio untziak isuritako hondamendian Hondarribiko arrantzaleek itsasoan egindako txapapote bilketari buruzko argazki erakusketa egongo da. Aurkezpen ofiziala atzo goizean egin zen eta han izan ziren Juan Luis Silanes Jarduneko Ingurumen zinegotzia, Migel Zeberio erakusketaren antolatzailea, eta Amaia Ausan zein Meltxor Amunarriz, Arrantzaleen Kofradiaren izenean.

Juan Luis Silanes jarduneko zinegotziak “ekimena Udalarentzat oso interesgarria dela” esan du. “Oso egokia iruditzen zaigu herritar guztiok, batez ere adin batetik beherakoek eta duela 20 urte gertatu zena ikusi ez zutenek, zer nolako hondamendia gertatu zen ikusteko, eta gure arrantzaleek egindako lana nolakoa izan zen jakin dezaten”.

Hondamendia Galiziako kostaren parean gertatu zen. 2002ko azaroaren 12an izan zuen lehen pitzadura  PRESTIGEk, luzeran 243 m eta 81 589 tona edukiera zuen petrolio untzi erraldoi zaharkituak, eta 19 m urperatu zen erditik bi zati eginda. Hortik aurrera, guregandik 600 km-tara urperatutako ontzi hartatik petrolio jariatu besterik ez zen egin.

Gure kostara urtarrilean iritxi zen orban beltz izugarria. Euskal arrantzaleek, 130 bat arrantzuntzik, lanari ekin zioten eta guztiz nabarmengarria izan zen aurrez, itsasoan bertan, orbanak kostara ez heltzeko egin zen ahalegina Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin eta noski Hondarribian.

Eusko Jaurlaritzak arrantzaleekin antolatu zuen taldeak 21.000 tona fuel-olio jaso zituen itsasoan bertan; 3.200 tona ailegatu ziren kostara. Lehen aldia izan zen munduan horrelako tragediari emandako erantzun oparo hura, itsasoan bertan inoiz ez baitzen kostan baino bilketa handiagoa egitea lortu eta gainera eskuz!

Izan bedi erakusketa hau gure arrantzaleei omenaldi xumea eta egiten duten lanaren gogoangarri ondorengo belaunaldientzat ere. Migel Zeberioren lan hau, garai hartako dokumentu grafikoa da, munduan eta konkretuki gure ingurumarian sortzen ditugun hondamendi ekologikoen erakusgarri.

Gai hauek gertutasunez gure ikasleen artean eztabaidatzeko aukera paregabea eskaintzen digu erakusketak eta horregatik gonbidatu nahi ditugu herriko ikasleak hausnarketa praktikoa egitera. Horrelako irteera eskuragarri izatea interesgarri joko duzuelakoan gara.

Erakusketa ARMA PLAZAn egongo da ikusgai datorren ekainak 18 arte.