Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots' pailazoen emanaldia Jostaldi pilotalekuan izango da

2022-02-01
Otsailaren 12an aurreikusita dauden Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Kuikui’ emanaldiak Itsas Etxea Auditoriumean egin beharrean Jostaldi pilotalekuan burutuko dira.

Otsailaren 12an aurreikusita dauden Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Kuikui’ emanaldiak Itsas Etxea Auditoriumean egin beharrean Jostaldi pilotalekuan burutuko dira.

“Azaroaren 25ean Itsas Etxea Auditoriumean izan behar zen ekitaldia, eta atzeratu egin behar izan zen. Aforo guztia salduta zegoen, eta orduz geroztik abian jarri diren aforo murrizketei aurre egiteko, artistekin hala adostuta, Udaletik erabaki da saioak Jostaldi pilotalekura eramatea” esan du Juan Luis Silanesek, Kultura zinegotziak.

“Azaroko ekitaldirako sarrerak eskuratu zituztenek larunbata otsailaren 12an erabili ahal izango dituzte, arratsaldeko 16:00 eta 19:00etarako aurreikusita dauden bi saioetan”.