Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Lupe Calvoren “Pertsona izatearen balioa” liburuaren aurkezpena
- Abenduaren 15ean
- 17:00
- Itxas Etxea Auditoriuma
1970eko hamarkadaren hasieran, Lourdes Ibáñez de Gaunak atzean utzi zuen Madrilen erdigunean zeraman bizitza erosoa, eta, bere senarrarekin eta bere zazpi urteko semearekin batera, hiriburuko eremurik baztertuenetako batera aldatu zen: Villaverde Alto auzora. Han Espainako lehenbiziko GKEetako bat sortu zuen, kaleko gazteak bere etxean hartu zituen, seme-alabak drogan sartuta zeuzkaten familiak eta espetxeetako presoak babestu zituen. Baina Lourdesek egindako guztia ez zen posible izango haren senar Javier de Icetaren baldintzarik gabeko sostengua gabe. Hona hemen Euskal Herritik Madril hegoaldera joandako bi herritarren istorioa.
Lupe Calvo Elizazu
Donostia 1964. Informazio Zientziak lizientzia Euskal Herriko unibersitatean eta Jasangarritasuna eta Gizarte Erantzukizun Korporatibia masterra Uneden eta Castellóko Jaume I.a Unibersitatean.
Hainbat hedabiderentzat egin izan du lan; besteak beste, Radio Euskadirentzat eta Euskadi irratiarentzat. El Pais eta Egin egunkarientzat eta Emakunde aldizkarientzat. Gaur egun, freelance moduan dihardu SRG SSR edo Suitzako irrati elkartearen SWI swissinfo.ch wegunearen espainerazko erredakziorentzat.