Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea ‘Nestor Basterretxea, zinema mugan’ proiekzio zikloa datozen hiru ostegunetan

‘Nestor Basterretxea, Zinema mugan’ proiekzio zikloa izango dugu datozen hiru ostegunetan Hondarribian. Aurkezpen ekitaldia gaur egin da Kultur Etxean, eta han izan dira Ortzi Alonso Kultura zinegotzia eta familiaren ordezkari modura, Gorka eta Jonan Basterretxea semeetako bi, baita Telmo Basterretxea biloba ere.
‘Ezaguna da aurten Nestor Basterretxea jaio zenetik 100 urte betetzen direla. Hori dela eta asko izan dira Basterretxea gogoratzeko egin diren ekitaldiak, eta horietako batzuk Hondarribian egin dira azken hileotan. Apur bat gogoratzeko, uztailaren 22an egin genuen ‘Urmugaren Urtanta: Nestor Basterretxea gogoan’ kontzertu eta ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Musika Hamabostaldiaren barnean ere abuztuaren 21ean kontzertu bat egin zen bere omenez.
Nere aldetik, eta Nestor ezagutu ez banu ere, baina bai zortez bere familia, hiru alderdi goraipatuko nituzke: herriarekiko konpromezua, sortzailea eta gizatasuna. Nestor Basterretxeak eta bere senideek balore horiek mantentzen dituztela esatera ausartuko nintzateke” esan du Ortzi Alonso zinegotziak.
Oraingoan, Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquert-ek egindako lan ikaragarriaren zati bat gogoratu nahi dugu ‘Nestor Basterretxea, Zinema mugan’ ekimenarekin.
1963an, Basterretxeak eta Larruquertek Frontera Films ekoiztetxea sortu zuten Irunen, Frantzia etorbideko 37. zenbakian (egungo Iparralde etorbidea), Basterretxeak Oteizarekin partekatzen zuen lantegi-etxean. Gune hau euskal kultura garaikidearen epizentro garrantzitsua bihurtu zen urte gutxitan eta ‘Ama Lur’, ‘Pelotari’ eta ‘Alquézar’ bezalako proiektu enblematikoak jaio ziren bertan. Horietako batzuk Hondarribian ikusi ahal izango ditugu orain.
Gaur eta datozen bi ostegunetan, saio bana egingo dira Hondarribian. Gaurkoa eta urriaren 17ko Kultur Etxean egingo ditugu, eta hilaren 10ekoa Itsas Etxea Auditoriumean.
Egutegia
Gaur, urriak 3, "Nestor Basterretxea | Zinema Mugan" eitaldiaren lehen saioa dugu 19:00etan Kultur Etxean. Peio Aguirre eta Juan Pablo Huercanosen hitzaldiaz eta proiekzio desberdinez osatuko da. Sarrera librea izango da.
Proiekzioak
- Alquézar. Retablo de Pasión: Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12`.
- Operación H: Nestor Basterretxea, 1963. 12`.
- Sin título: Nestor Basterretxea, 5`
- N.B.-ren erretratu bat (eusk.): Peio Aguirre, 2020, 24`
- LABO: Jesús Mari Palacios, 2019, 13`
- Proiekzio hauei buruzko informazio guztia
Ekitaldia osatzen duten beste bi saioak urriaren 10 eta 17an ospatuko dira eta "Ama Lur" luzemetraiaren proiekzioa Itsas Etxea Auditoriumean eta "Nestor Basterretxea filmografia: Pensar, crear, habitar" Kultur Etxean izango dira hain zuzen ere.
Mendeurrenaren ekitaldiak
- Urriak 10: Nestor Basterretxea haurrentzako tailerra
- Urriak 10: Nestor Basterretxea filmografia
- Urriak 17: Nestor Basterretxea filmografia