Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 'Memoria eginez' ekimen sorta antolatu du Udaleko Bizikidetza Batzordeak datozen egunetarako

2023-03-02
Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek, Bizikidetza Batzordean ordezkatuta daudenak, ‘Memoria eginez’ ekitaldi sorta antolatu dute datozen egunetarako. Aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxeko Areto Nagusian burutu den prentsaurrekoan. Maria Serrano (EAJ), Igor Enparan (ABOTSANITZ), Iosu Alvarez (PSE-EE) eta Xabier Bengoetxea (EH BILDU) izan dira aurkezpenean egon diren zinegotziak.

Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek, Bizikidetza Batzordean ordezkatuta daudenak, ‘Memoria eginez’ ekitaldi sorta antolatu dute datozen egunetarako. Aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxeko Areto Nagusian burutu den prentsaurrekoan. Maria Serrano (EAJ), Igor Enparan (ABOTSANITZ), Iosu Alvarez (PSE-EE) eta Xabier Bengoetxea (EH BILDU) izan dira aurkezpenean egon diren zinegotziak.

2021ean “memoria astea” antolatu genuen 1936ko Gerraren hasieraren 85. urteurrena bete zela eta. Ekimen ezberdinak burutu genituen Hondarribiako Bizikidetza Udal Batzordeak antolaturik eta balorazio ona izan zuen ekimenak. Azken hilabeteetan berriz ere “Memoriaren auziak” presentzia hartu du bereziki “Memoria Demokratikoaren Legearen” onarpenaren ondoren. Gure errealitatean eragiten duen markoa denez, hainbat ekintza antolatu ditugu, berriz ere, frankismo garai haietara itzuli, ezagutu eta egun eman beharreko pausu batzuk aztertu eta bideratzeko. Horretarako “Memoria eginez” ekimen xorta antolatu dugu, gertatutakoa ezagutu eta ikuspegiak partekatzeko.

Lanketa guzti horri esker, jarraian azaltzen den programa osatu da:

“Memoria lekuak: bisita gidatuak”: Alde batetik herriko 3 ikastetxeekin adostu dugu historialariek prestatutako bisita gidatuan DBH 4ko ikasleek parte hartzea eta martxoan zehar, Hondarribiako memoria lekuak bisitatuko dituzte, 1936urtean erbesteratutako hondarribiarren bizipenak eta hurrengo urteetan hirian bertan gertatutakoak ezagutzeko.

Bestalde, bisita gidatu irekiak antolatu dira martxoak 5, 12 eta 26an goizeko 11:30tatik aurrera nahi duen guztiak bertan parte har dezan. 2021ean egin zen bezala, Harresilanda kaletik abiatuko da; hau da, Erreginaren baluartea eta Biteri eskola kale-kantoitik atera eta alde zaharrean barrena, 1936an izan zen Estatu Kolpe garaiak eta ondorengo urteak Hondarribian nola eragin zuten ezagutzeko aukera izango dugu. Bisita hau herriko historialari talde batek diseinatu zuen 2021erako eta berau errepikatzea erabaki dugu izandako harrera onagatik. Bisitan parte hartu nahi duenak izena ematea komeni da bai Arma plazako turismo bulegoan edo izena-emateko erraztu den telefono edo posta elektronikoan.

“Giza eskubideen urraketak. Entre dos dictaduras” mahai ingurua antolatu dugu martxoak 10ean arratsaldeko 19:00tan kultur etxean. Gure herriko historia gehien ikertu dutenen eskutik izango da eta bertan, frankismo garaira gerturatuko gara: alde batetik, bizi zen kontestua, garai hartan hiriak jasandako eraldaketa, hori guztia ahalbidetu zuten protagonista ezagunak, eta garai hartan izandako beste protagonista ezezagun eta ahaztuak ere gogora ekarri nahi ditugu. Bestalde, 2022an onartu den “Memoria Demokratikoaren Legera” gerturatuko gara eta bere eraginaz hitz egiteko aukera ere izango da mahai inguruan.

Amaitu aurretik, eskertu nahi diogu historialari taldeari (Ana Azpiri, Aitzol Arroyo, Pedro Barruso, Joserra Enparan eta Koldo Ortegari) beraien proposamen eta ekarpenengatik. Bai eta Talaia Eskola, Ama Guadalupekoa ikastetxea, Egiluze ikastetxeari eta, oro har, hondarribiarrei proiektu honetan parte hartzeagatik.