Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea "Las mujeres en la historia del arte”" lanaren aurkezpena

2025-03-10
María José Noain liburuaren egilea eta Marialui García esatari eta komunikatzailearen arteko elkarrizketa

Mª Jose Noain Maurak, "Las mujeres en la historia del arte" liburuaren egileak, eta Marialui Garciak, esatari eta komunikatzaileak, argitalpen hau aurkeztu zuten martxoaren 5ean Kultur Etxean.

Argitalpen honetan, emakumeak artearen historian izan duen papera, eta askotan merezi duten errekonozimendua jaso ez duten emakume artisten bizitzak eta lanak azaltzen dira. Aurkezpenera, Udal Liburutegiak antolatua, jende ugari bertaratu zen.

María José Noain Maura Geografia eta Historian lizentziaduna da, Historiaurrea eta Arkeologia espezialitatearekin, eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna. Arkeologia Prebentiboan hainbat urtez lanean aritu ondoren, Oiasso erromatar portuko aztarnategietan, Tell Hatsor-en (Israel) edo Ponpeian (Italia) indusketak egin ondoren, jardueren eta komunikazioaren arduraduna izan zen Irungo Oiasso Erromatar Museoan. 2019an, ibilbide profesional berri bati ekin zion "Los Viajes de Aspasia" proiektuarekin. Proiektu horren helburua da kultura zabaltzea artearekin, historiarekin eta arkeologiarekin lotutako gaietan. Aurrez aurreko eta online ikastaroak eskaintzeaz gain, artikuluak eta liburuak idazten ditu, erakusketen komisariotza egiten du, eta ondarearen inguruko hainbat proiektu kudeatzen ditu. Azken horien artean daude "Las huellas de las mujeres en Hondarribia", "KulturBox" edo "Atlas Emocional del Bidasoa", azken biak Bitaminerekin lankidetzan.

Marialui García Cadena Ser – Radio Irun irrati kateko "Hoy por hoy Irun" saioaren gidaria izan da bi hamarkada baino gehiagoan, Bidasoako kultur sarea bertatik bertara ezagutzen. Gaur egun, Irungo Emakumeen Etxea elkarteko berdintasun-teknikaria eta presidentea da, eta, bertatik, feminismoarekin duen konpromisoa erakusten du.