Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea ‘Korrika kulturala’ antolatu du udalak korrikaren 23. Edizioa berotzen hasteko

2024-02-27
AEK eta herriko hiru ikastetxeekin batera adin guztientzako ekitaldiak antolatu dira

Datorren martxoaren 14an Irunen hasi eta hamar egun geroago Baionan amaituko den Korrikaren 23. edizioa berotzen hasteko asmotan, zenbait ekitaldi antolatu dira Hondarribian. Horien berri emateko, agerraldia egin dute gaur eguerdian Udaletxeko Areto Nagusian.

Ekitaldian egon dira, beste, Garoa Lekuona Udaleko Euskara zinegotzia, AEK-ko ordezkari Uxue Kriado, baita Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze Ikastetxeetako ordezkariak ere.

Garoa Lekuonak eskerrak eman dizkie “etorri zareten eta lan guzti hau egiten lagundu duzuen guztiei. Hondarribiko Udalarentzat Korrikak berebiziko garrantzia dauka eta zentzu horretan eskaintza zabala prestatzen saiatu gara, eragile desberdinen ezinbesteko inplikazioarekin. Korrika guretzat ere erreibindakaziorako unea da, gurean euskararen erabilera datuak oso kaxkarrak direlako. Nahiz eta 10etik 7k jakin, 10etik 2 dira euskaraz aritzen direnak eta hor ari gara indarra jartzen”.

AEK-ren izenean Uxue Kriadok zehaztu du datozen egunetarako prestatu den egitaraua. “Korrika gure bailaran hastea oso berezia da guretzat eta etengabe gabiltza lanean merezi duen moduko arrakasta izan dezan. 6 kilometro izango ditu Korrikak Hondarribian, eta 18 eragilek beste hainbat kilometro erosi dituzte,"

Korrika kulturala’ lelopean, otsailaren 29an Teresa del Valleren ‘Teresa del Valle, bidegile eta gidari’ liburua aurkeztuko da 19:30ean Kultur Etxean.

Ostiralean, martxoaren 1ean, familia antzerkia eskainiko da ‘Piztu! EmakumeON energia’ lanarekin 18:00etan Itsas Etxea Auditoriumean. Azkenik, martxoaren 9an, Psilocybenean ‘DRAGaldia’ ikuskizunaz gozatu ahal izango da 22:00etan.

Korrika Txiki eta Korrika Gazte

Ekitaldian izan dira ere herriko ikastetxeetako ordezkariak. Martxoaren 14an burutuko den Korrika Gazte eta hilaren 22ko ‘Korrika Txikia’ ekimenen zehaztasunak eman dituzte. Martxoaren 14an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin ‘Korrika Gazte’ burutuko da. Korrika ofiziala hasi baina lehenago izango da eta ikastetxe guztiek hartuko dute parte.

Martxoaren 22an gaztetxoenen ordua izango da. Hitzordua Arma Plazan izango dute, eta Kale Nagusian behera, Sabino Arana kaletik Santa Maria Madalenaraino joango dira. Amaieran, erromeria antolatu da bertan.

Amaitzeko, Garoa Lekuona zinegotziak gonbitea luzatu die “Korrika Gazte ekimenera Korrikan parte hartuko duten eragileei bertaratzeko. Jakitun gara zein den euskarak herrian duen egoera, eta horri buelta ematen hasteko ezinbestekoa da euskal komunitatearen saretzea, eta Korrikak aukera paregabea eskaintzen digu. Era berean, herritarrak gonbidatu nahi ditut parte hartzera, ziur pena mereziko duela