Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'HONDARRIBIAN JAZZ' nazioarteko jazz jaialdi berritzailea uztailaren 4tik 10era

Alde Zaharreko plazetan doako kontzertuak egongo dira, eta Itsas Etxea Auditoriumean abono bidezko sarrerekin

2022·06·20

Hondarribian Jazz Nazioarteko jazz jaialdi berritzailea jaio da. Uztailaren 4tik 10era bitartean hiriko hainbat tokitan ospatuko da, bereziki Alde Zaharreko plazetan. Aurkezpen ekitaldia gaur goizez egin da Alde Zaharreko Kultur Etxean, eta han izan dira Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkatea, María Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, eta Joseba Cabezas, Hondarribian Jazzeko zuzendaria.

Txomin Sagarzazu Alkateak eman du ongietorria. “Udaletik lehen mailako kultur emanaldien aldeko lanean diardugu. Urrutirago joan gabe, hor dago atzo Jostaldi Pilotalekuan eskaini zen ‘Martin Zalakain’ dantza ikuskizuna, edota urtero Euskal Herriko Gazte Orkestrak Hondarribian eta Euskal Herriko hiru hiriburuetan eskaintzen duten emanaldia. ‘HondarribianJAZZ’ hori dena osatzera dator. Gonbidapena egin nahi diet, bai gure herritarrei, baita etortzen zaizkigun guztiei ere, jazz musikaz gozatzera giro paregabean”.

Maria Serrano zinegotziak esan duenez, ‘HondarribianJAZZ’ gure Turismo Plan Zuzentzailean dauzkagun helburu nagusienekin bat dator. Azken asteotan lan handia egin da Udalean, Joseba Cabezasekin batera, gure ustez kalitate eta maila handiko jazz jaialdi bat antolatu ahal izateko. Hondarribiak eta bere Alde Zaharrak eskenatoki paregabeak izango dira horretarako.

Gobernu Taldearen asmoa Hondarribia kalitate eta ikutu berezia duten emanaldien aldeko bidea egiten jarraitzea da. Zentzu horretan, uztailaren 4tik 10era Kasino Zaharreko lorategietan, Arma Plazan, Apezpiku Plazan eta Erreginaren Baluartean doako emanaldiak konbinatuko dira, eta Itsas Etxea Auditoriuman sarrerak eta abonoak izango dituzten kontzertuekin, gure hiria udako jazz zirkuitoan sartzea da gure asmoa” zehaztu du Serranok.

James Francies, Victorica Pilatovic eta Diego Amador

Joseba Cabezasek zera gehitu du. “Hondarribia, Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazz jaialdiaren zirkuitoaren barne egotea nahi dugu. Horretarako oso apustu serioa egin dugu, maila altuko musikariak izango ditugularik Hondarribian: James Francies, Victorica Pilatovic eta Diego Amador adibidez.

Osteguna 7tik igandea 10era izango dira ekitaldi nagusienak, baina astelehena 4tik hainbat kontzertuz gozatu ahal izango da. Informazio osoa www.hondarribianjazz.eus gunean topa dezakegu.

HONDARRIBIAN JAZZ-ek “The New Thing European Jazz” izan nahi du aurrerantzean, Europako musika kontserbatorio nagusienetako karrera amaierako proiekturik onenen Hondarribian aritzeko aukera izango dutelarik.

Hortaz gain, guretzat oso garrantzitsua da ‘Woman In Hondarribian Jazz’ deitu dugun proiektua. Hala, Itsas Etxea Auditoriuma emakumeak protagonista izango diren bakarlari eta taldeei zuzendutako kontzertuak antolatuko direlarik. Emakumeen presentzia jazz musikan oso txikia da, ikusita zer nolako maila erakusten duten kontserbatorioetan eta talde modura ere. Hondarribian horri konponbide bat ematen saiatuko gara.