Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Hondarribian JAZZ' arrakastaz amaitu da jende asko hurbildu delarik bere sei agertokietara

15.000 lagun inguru hurbildu dira ‘Hondarribian JAZZ' jaialdiaren lehen edizioko kontzertuetara. 7 eguneko iraupenarekin, hiriko Hirigune Historiko osoan zehar banatutako 6 eszenatokietako batzuk betetzera iritsi ziren, giro ezin hobeago bat sortuaz. Hala esan du María Serranok, Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziak.

2022·07·12

15.000 lagun inguru hurbildu dira ‘Hondarribian JAZZ' jaialdiaren lehen edizioko kontzertuetara. 7 eguneko iraupenarekin, hiriko Hirigune Historiko osoan zehar banatutako 6 eszenatokietako batzuk betetzera iritsi ziren, giro ezin hobeago bat sortuaz. Hala esan du María Serranok, Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziak.

“Guztira 27 kontzertu izan dira, 130 Estatuko eta nazioarteko musikari, eta jaialdian zehar beren estreinaldiko gaiak aurkeztu zituzten 8 artista izan ditugu. Horietatik 7 emakumeak izan dira. Aste osoko jaialdia izan da, eta Alde Zaharrean dinamizatzaile indartsu batean bilakatu da.

Gobernu Taldearen apustua argia izan da "HondarribianJAZZ" martxan jartzeko. Gogoratu nahi dut gure Turismo Plan Zuzentzailean ditugun helburu nagusiekin bat datorrela. Gure asmoa da kalitate eta ukitu desberdin batengatik nabarmentzen diren jarduerak antolatzen lagunduko duten bideak egiten jarraitzea, eta gure hiria udako jazz zirkuituan sartzea” nabarmendu du Serrano zinegotziak.

Jaialdiaren zuzendaritzaren balorazioa

Joseba Cabezas Hondarribian JAZZeko zuzendariak adierazi duenez, “bertaratutakoen adin-tartea oso zabala izan da. Pozik ikusi dugu nola familia asko hurbildu diren beren seme-alabekin, adin txikikoak edo nerabeak izan. Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italia dira nazioarteko ikusle  batzuk, eta, Estatu mailan, Madril, Katalunia, Kantabria eta Valentziako Erkidegotik etorri dira, adibidez.

Lehen edizio hau lan-taldeko 30 pertsona baino gehiagok eta hori posible egin duten profesionalek ondo egindako lanaren gogobetetzearekin itxiko dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesleei eta, batez ere, Hondarribiko Udalari, hura gabe ezin izango baitzen ospatu lehen edizio zirraragarri hau. Ez ditut hondarribiarrak ahaztu nahi, batez ere Hirigune Historikoko bizilagunak, egun hauetan bertaratutako guztiak hartu baitituzte” amaitu du Cabezasek.