Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 'Hondarribia Itsas Herria' eta 'Itsasoratu' datozen bi asteburuetarako plana

2024-05-14
Nor gara? galderari erantzuteko ezinbestean ingurua aztertu behar dugu eta begirada horretan modu nabarmen batean itsasoa ageri zaigu gure historiaren errelatoan. Itsasoak leku zabala du hondarribiarrongan, gure bihotzean.

Itsasoak gure herri izaera zintzelatu du: Ogibidea eman digu, gure auzoak egituratu ditu eta kolore gorri, urdin eta berdez apaindu du. Itsasoak gure hizkuntza, euskara, aberastu du eta gure artean harremantzeko moduan eragin du. Iharduera ekonomiko sendoaren ikurra da, Itsasoak balio handiko paisaia naturala eman digu eta gure aisiaren elementu garrantzitsu bat da. Eta kendu ere, kendu digu (hemen nork agintzen duen argi utziz??).  Itsasoa beraz, iraganean zein orainaldian Hondarribiaren ardatz bat da.

Itsasoarengandik jaso dugun ondare, usadio eta ohiturak babestea garrantzitsua da bizirik iraun dezaten izan ere garai berriekin batera, Itsasoarekiko dugun harremana moldatu egin baita. Moldaketa honetan itsas kulturaren jakintza indartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.  Azken hamarkada luzeetan, itsas iharduera berriak sortu dira, garai berrietara egokitu eta itsasoarekin ditugun loturak, etorkizuneko aukerak zabaldu dizkigu. Herritarrek iharduera hauek ezagutzea garrantzitsua da guztiona den elementu batez disfrutatzen jarrai dezagun, baina batez ere, herritarrok Itsasoaz bizi eta gozatzeko bidean bere kontserbazioa eta kontzientziazioa ere ezinbestekoa dugu.

Testuinguru honetan, gaur datozen egunetan ospatuko diren bi hitzordu berezi aurkeztu nahi ditugu: “Hondarribia Itsas Herria” eta “Itsasoratu”. Lehenengoak, itsas kultura eta ondarearen ezagutza indartu eta zabaltzea du helburu. Bigarrenak, Hondarribian itsasoaren inguruan ditugun aisialdi eta iharduera ekonomiko desberdinen eskaintzaren berri izatea.

Beraz, udaberri betean, maiatzeko hilabetea Hondarribia eta itsasoaren inguruan jarduteko aukera ezin hobea dugu. Herri arrantzalea eta zerbitzu herria, Itsas herria baitugu.

HONDARRIBIA ITSAS HERRIA EGITARAUA

 MAIATZAK 16

ITSAS ETXEA AUDITORIUMA

 18:00tan

“Luz de Mar. Azken Itsasargizainak” dokumentala.

Euskadiko Itsasargien Lagunak. Arratsaldeko

19:00tan

EMAKUMEAK ETA ITSASOA

“Emakumeak blai” dokumentala. Ane Zulaika Zuzendaria.

20:00tan

Mahaingurua: Parte hartuko dute:

Hondarribiko saregilea, Hondarribiko emakumeen traineruaren patroia eta Hondarribiko Kofradiako ordezkaria.

MAIATZAK 17 

ITSAS ETXEA AUDITORIUM

18:00tan

“Hondoxka” Bidasoako azken gabarrariei buruzko dokumentala. Jose Luis Zabala Zuzendaria.

19:00tan

Enrike Lekuona I bekan saritutako lanaren aurkezpena: “Portuarrak, Hondarribiko itsas komunitatearen begirada historikoa”. Aritz Díez eta Josu Narbarte

20:00tan

“Luis Gaiztoak” kantaren interpretazioa Eskifaia Abesbatza.

MAIATZAK 18

ZUMARDIKO BELTXARGEN PARKEAN

10:00tatik 13:00tara

Itsas Modelismo erakustaldia, Bizkaiko Itsas Modelismo Elkartea.

KAI ZAHARREAN

11:00tan

Bisita gidatua Mariñel ontzia (kanpotik), sare konpontzaielak eta Hermandadea.

Hilario Martinez, Pili Goikoetxea eta Gregorio Kanpandegiren eskutik.

ITSAS ETXEA AUDITORIUMA

18:00tan

“Hondarribia Hiria Musika Banda”ren kontzertua.

KAI ZAHARREAN

19:00tan

Sardinada. Zaporeak-en eskutik.

Beduola itsas elkartearen parte hartzea, batel erakustaldia.

Hilean zehar, kale erakusketa san Pedro kalean, Inaxio Igosen “Hondarribiko barkuak” eta Beñardo Kanpandegiren itsasontzien marrazkiekin.

Euskal Kostaldeko Itsasargien argazkien erakusketa, Itsas Etxea Auditoriumean.

ITSASORATU, maiatzaren 25ean

 HONDARRIBIA ITSASOA DA!

 MAIATZAK 25 LARUNBATA               KIROL KAIA             11.30-14.30 — 17.00-20.00

HAUEK DIRA JARDUNALDIAN AURKITUKO DITUZUEN PARTEHARTZAILEAK:

CENTRAL SURF ESKOLA

CLUB NÁUTICO HONDARRIBIA

ESTATXA

HIRUHARRI BOATS

HS2 SURF CENTER

IPAR ADVENTURE

KAYAK BASQUE COUNTRY

JCPOSEIDON

JOLASKI

NAVEGAVELA

PESCAHONDARRIBIA.COM

SANTIAGOTARRAK

SURF TEKNIKA ESKOLA

WATER JOY HONDARRIBIA

 

PROGRAMA

GOIZA

11:30

Hondarribiko aisialdi nautikoko postuen irekiera

11.45

Haurrentzako tailerra: Itsas horma-marrazkia Naiara Goikoetxea eta Maider Alberrorekin

12.00

Zuzeneko musika: Monterrey Surfers

ARRATSALDEA

17.15

Haurrentzako tailerra: Itsas collagea SantaMariaMadalena Tailerrarekin Tailerra

18.00

Hitzaldia Mater Elkartearekin eta Hondarribiko Klub Nautikoarekin: ‘Itsas Zaintza Sarea: itsaroaren alde elkarlanean’

19.45

Sarien eta oparien zozketa

20.00

Hondarribiko aisialdi nautikoko postuen itxiera

*Tailerretan izen ematea doan eta mugatua izango da espazioan eta egunean.

*Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia ekainaren 1era atzeratuko da