Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea ‘Hondarribia Bizitzeko’, etxebizitza larrialdiaren aurrean alternatibak

2025-04-14
Hirien-antolamendua eta espazioa ez dira neutroak. Espazioaren diseinuan oinarrituta, bertan bizi diren pertsonen ezaugarriak imajina ditzakegu.

Hirien-antolamendua eta espazioa ez dira neutroak. Espazioaren diseinuan oinarrituta, bertan bizi diren pertsonen ezaugarriak imajina ditzakegu. Espazioaren diseinuak, pertsona batzuei mesede egiten die eta beste batzuk ikusezin bihurtzen ditu; jarduera batzuk bultzatu eta beste batzuk zailtzen ditu. Ondorioz, hirien antolamenduak, hiritar mota bat erakartzen du, beste batzuek alboratzen dituen bitartean.  

Hiri-antolamenduaren ardatz nagusiena etxebizitza da, gure hirien elementu nagusiena. Baina etxebizitza ez da hori bakarrik. Etxebizitza, eskubide bat ere bada: Horrela aitortzen dute 1948ko Eskubide Sozialen Nazioarteko Aitortzak, Europako Gutun Sozialak eta Espainiar konstituzioaren 42. artikuluak. Euskal autonomi erkidegoan, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, Etxebizitza Plan Zuzendariak ere baditugu. Guzti honek, ordea, ez du saihestu bizitoki-larrialdi baten aurrean egotea.

Etxebizitzak, dimentsio ekonomiko bat ere badu. Ekonomia kapitalistaren begitan, etxebizitza aktibo finantzario bat da eta merkatuen menpe geratu da. Larrialdi egoera espekulazioak sortu du eta gobernu desberdinak, eskubide hau bermatzeko neurri eraginkorrak jasotzeko ez dira gai izan. Askotan administrazioetatik bultzatu behar diren garapenek merkatu logiken barruan jarraitzen dute. 

Gaur egun, Hondarribia kostako herri erakargarri bat da; historiaz, ondareaz eta gastronomiaz disfrutatzeko leku paregabea. 60.hamarkadan eman zion transformazio sakon bati hasiera, lehenengo sektoreaz bizi zen hiri izatetik zerbitzuzko herri turistiko izaterakoa. Eraldaketa honek herriko ekonomia irauli zuen arren, etxebizitza eskuratzeko arazoak areagotu zituen. Erabilera turistikorako etxebizitza kopuruak gora egin du etengabe eta bigarren bizitetxe kopurua eraikitako parkearen %20aren ingurukoa dela estimatzen da.

Egoera tentsionatu duten hainbat aldagaik zeharkatzen dute Hondarribia. Ondorioz, alde batetik, urte luzez hondarribiar askok bizitza beste nonbait egin behar izan dute eta bestetik, Hondarribiak herri-kohesio eta nortasuna galdu du. Historia ez errepikatzeko, belaunaldi berriei berdina ez gertatzeko, ba al dago aukerarik?

Hau guztiaz hitz egin eta hausnartzeko, Hondarribiko Udalak bi eguneko ihardunaldiak antolatu ditu Itsas Etxea auditoriumean. Hiri antolamenduaren plana lantzen ari garen honetan eta etxebizitza zutabe nagusia izanik, beharrezkotzat jo dugu Hiri antolamenduaren planaren prozesuan bezala, herritarrekin eta interesdunekin elkartu eta partekatzea, herri eredu eta politika jakin batzuen inguruan.

Maiatzak 2 ostirala Mahai inguruak

  • 17:30ean: 2/2006 legea eta 4/2025 dekretua; Hiri bizigarriak sortzeko tresnak
  • 18:15ean: Hirigintza udal mailan: ereduak eta ondorioak.
  • 19:30ean: Bizitegi eredu berriak imajina ditzagun

Maiatzak 3 larunbata Kontzertua

  • 20:00tan: PERRO & BIZNAGA