Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 'Euskararen egoera Hondarribian: argiak eta itzalak' mahai-ingurua ostegunean Kultur Etxean
Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-inguru bat antolatu da euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Hitzordua ostegunean izango da, 19:00etan Kultur Etxean.
Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian ditugun erronkei begira jarriko gara, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Horretarako, Olatz Altuna adituak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du, jarraian, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberiorekin batera gaur egun Hondarribian dauden hizkuntza-praktiken inguruan hausnartzeko.
Hizlariak Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria), Saioa Zabala (Antropologoa) eta Mikeldi Zeberio (Soziologoa) izango dira, eta gidaria Jaime Altuna.
Garoa Lekuona Euskara zinegotziak esan duenez, “mahai inguru honetan, lehenengo aldiz, euskarak Hondarribian duen erabileraren inguruko adituen hausnarketa ezberdinak entzuteko aukera izango dugu, eta oso garrantzitsua iruditzen zait maila honetako informazioa herritar ororen eta udalaren esku ere jartzea, norberak eta herri bezala ere, euskararen erabileran eman ditzazkegun pausuak edota gakoak zeintzuk diren esango dizkigutelako.
Blagan Elkartekoak eskertu nahi ditut mahai-inguru interesgarri hau antolatzeagatik”.