Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea "Energia Argitu Kit": Auto diagnostiko energetikoa
Azaroaren 27an • 18:30
OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Hondarribiko udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko helburua duen kanpaina antolatu du.
Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.
Kanpaina honela burutuko da:
- Azalpen-tailerra udalerrian, "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" izenburupean azaroak 27, 18:30etan, Kultur Etxeko 103 gelan. Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.
- Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak mailegatzea. Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.
- Parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte.
Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 22 baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Honako telefono zenbakira deitzea: 605 757 687(astelehenetik ostiralera. 9:00-18:00)
- Informazio osagarria: www.argitu.eus
Informazio erlazionatua
