Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea “Betebehar legalak eta fiskalak” saio teoriko-praktikoa irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat

2026-04-07
Hondarribiko Udalak saio teoriko-praktiko berezia antolatu du, irabazi-asmorik gabeko erakundeen lege- eta kontabilitate-esparrua hobeto ulertzeko eta praktikan aplikatzeko.

Hondarribiko Udalak saio teoriko-praktiko berezia antolatu du, irabazi-asmorik gabeko erakundeen lege- eta kontabilitate-esparrua hobeto ulertzeko eta praktikan aplikatzeko. Saioan, elkarte bat sortzeko eta bertan parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dira.

Parte-hartzea aktiboa eta interaktiboa izango da. Parte-hartzaileek beren kasuak partekatu ahal izango dituzte, eta eguneroko kudeaketa erraztuko duten trikimailuak, tresnak eta programak ezagutu eta eramateko aukera izango dute.

  • Eguna eta ordua: apirilaren 24a, 18:00-20:00
  • Lekua: Kultur Etxea
  • Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

Helburuak

  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde baten lege-esparrua ulertzea eta integratzea.
  • Administrazio- eta kontabilitate-jardunbide egokiak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Parte hartzen duten erakundeen esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea.
  • Antolaketa-kudeaketa erraztuko duten tresnak eta programa praktikoak identifikatzea eta aplikatzea.

Programa

  1. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak: kontun hartu beharrekoak
  2. Kontabilitatearen kudeaketa
  3. Tresna eta programa praktikoak

Saioan parte hartzeko izena eman behar da, partaidetza-berdintasuna-adm@hondarribia.eus helbide elektronikora idatzita edo  943 111 239 telefonora deituta.