Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea 'Belar Hostoak II' diska aurkeztuko da ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean

Ostiralean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘Belar Hostoak II’ diska aurkezteko kontzertua egongo da. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik. Diska Durangoko azokan aurkeztu da eta atzo amaitu zen Hondarribiko Liburu eta Diska Azokan topatu ahal izan da.
Taldea osatzen dutenak Antxon Sarasua (teklak, akordeoia), Andoni Etxebeste (bateria), Dani Venegas (gitarrak, mandolina), Jon Gurrutxaga (Ahotsa, gitarra akustikoa eta Shruti Box) eta Urbil Artola hondarribiarra dira (Weissenborn, Dobro eta gitarra akustikoa).
Txomin Artolak 1978an argitaratu zuen Walt Whitman (1819-1892) poeta eta filosofo Estatu Batuarraren testuekin osatutako BELAR HOSTOAK (Leaves Of Grass) diskoaren reinterpretazioa egiten da diskan.
Moldaketa berriak eginak daudela baliatuz, ‘Belar Hostoak II’ izenburua duen diskoa grabatu berri dute, aurtengo Durangoko azokan aurkeztu dena. Emanaldiak abendutik aurrera eta datorren urtean zehar luzatuko dira, diskoaren bultzada hori baliatzeko.
ELKAR argitaletxeak ‘BELAR HOSTOAK I & II’ disko bikoitza argitaratu berri du. Bi lanak bilduko dituen argitalpen doble bat izango da beraz. Txomin Artolak 1978an argitaratutako disko erremasterizatua batetik eta moldaketa berriekin egin duguna bestetik.