Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea '24 emakume zientzian, artean eta letretan' erakusketa Harresilanda kalean urriak 27 arte

2024-10-02
‘24 EMAKUME zientzian, artean eta letretan’ erakusketa izango dugu ikusgai Harresilanda kalean, Erreginaren Baluartearen azpian, datorren urriak 27 bitartean. Aurkezpen ekitaldia erakusketa gunean bertan egin berri da, eta han izan dira Ortzi Alonso Udaleko Kultura zinegotzia, Maddi Carton Udaleko Turismo eta Merkataritzako teknikaria, eta Jakeline Barker Jakiunde Elkarteko idazkari nagusia.

‘24 EMAKUME zientzian, artean eta letretan’ erakusketa izango dugu ikusgai Harresilanda kalean, Erreginaren Baluartearen azpian, datorren urriak 27 bitartean. Aurkezpen ekitaldia erakusketa gunean bertan egin berri da, eta han izan dira Ortzi Alonso Udaleko Kultura zinegotzia, Maddi Carton Udaleko Turismo eta Merkataritzako teknikaria, eta Jakeline Barker Jakiunde Elkarteko idazkari nagusia.

Gure kultur eskaintza aberastera datorren erakusketa bat aurkezten dugu gaur. Gainera, Gloria Gonzalez Aseguinolaza ikerlariari Urrezko Intsignia ematearekin lotura naturala egiten duen erakusketa da” esan du Ortzi Alonso zinegotziak. “Ezagutzan eta jakintzan emakumeen presentzia ez da handia, oraindik %33 dira ikerlariak eta %25 katedradunak, eta horrek oraindik esan nahi du ikusgarritasun bat behar dela eta horretan ari gara. 

Erakusketan aurkezten diren hainbat emakumezko jakitunek ibilbide profesional luzea egin eta gero bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta beste emakumezko jakitun gazteago batzuk puntapuntako lana egiten ari dira beren lanbideetan. Herritarrak eta bisitariak gonbidatu nahi ditut pena merezi duen erakusketa honetaz gozatzera”.

Egungo erronketako bat da emakumeek jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea” gehitu du Jakeline Barkerrek. “Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lanarekin gozatzen dute.

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.

Erakusketan aurkezten diren emakumezko jakitunek, ibilbide profesional luzea egin eta gero, bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta, beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.

Erakusketako 24 kideen argazkiak eta bideoak Marina Palaciok eginak dira eta Jakiunderen 2022 eta 2023ko egutegian dute jatorria. Protagonistak erakusketarako ausaz hautatuko Jakiundeko 24 emakume dira.

Hitzaldia urriaren 25ean

Urriaren 25ean, erakusketarekin loturiko hitzaldi bat egongo da 19:00etan Kultur Etxean. Solaskideak, erakusketan parte hartzen duten Jakiundeko honako kideak izango dira: Mariasun Landa idazlea, Aran García-Lekue, fisikaria, Ikerbasque ikertzailea, Donostia International Physics Center-en, eta Oihana Otaegui, ingeniaria, VICOMTECH enpresako Garraio Sistema Adimentsuen Saileko zuzendaria.

Solasaldiaren izenburua “24 Emakume, zientzia, arte eta letretan eta azpititulua: Joanak joan, etorkizun kontakizun (Nuevos puentes, del pasado al futuro” izango da. 

Informazio gehiago: https://www.jakiunde.eus/eu/24-emakume