Aplicaciones anidadas
Euskaraldia 2018
Euskaraldia 2018
Proyecto de EUSKARA
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu?
Orduan, zergatik ez dugu elkarrekin euskaraz egiten?
Ba al zenekien Hondarribian % 70ek badakigula euskaraz eta % 24,6k bakarrik erabiltzen dugula kalean? Datu hauek hankaz gora jartzeko aukera dugu orain baino lortzeko ZU behar zaitugu. Laguntzeko prest?
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, milaka belarriprest ahobizirekin batera elkartuko gara, euskaltzale guztiok batuko gaituen "Euskaraldia, 11 egun euskaraz Hondarribian" ekimenaren baitan.
11 egunez, euskaraz arituko dugu Hondarribian. Kale, auzo, familia, kuadrila, denda eta lantegi askotan euskaraz aritzen hasteko lehen pausoa izango da. Jauzi handi bat emango dugu elkarrekin, euskaraz bizitzeko. Eta erronka lortzeko ZU behar zaitugu.
Ba al dakizu zer den Euskaraldia?
Euskal Herri osoan garatzen den proiektua da, eta helburua euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea du. Hau da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da esparru ezberdinetan, bai lanean, bai etxean, bai famili edo lagun artean.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako hondarribitarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtuko gara. Prest?
Euskal hiztuna naiz, beraz AHOBIZI izan nahi dut
Euskal hiztuna bazara, Ahobizi bihurtu zaitezke. Nola? Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten. Nahiz eta hark erderaz erantzun, zuk euskaraz jarraitu, ulertzen baitzaitu.. Eta ez ahaztu! Ahobizi peto petoa izateko beti lehenengo hitza euskaraz egin ezazu. Ahobizi izateko prest? Behar zaitugu, Euskararen erabilera areagotzea eta berpiztea zure esku dago, beraz txipa aldatu eta Euskarara jauzia egin.
Euskara ulertzen dut beraz BELARRIPREST izan nahi dut
Euskara ulertzen duzu, gutxi, asko edo nahiko. Zure nibelak ez du garrantzirik, zerbait ulertzen baduzu aski. Euskal hiztunei esaiezu indartsu eta sendo Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Hondarribia Euskalduna izateko oinarrizkoa zara. Euskara areagotzea eta bere erabilera handitzera lagunduko gaituzu?
Euskararen erabilera areagotzeko ohiturak aldatu behar ditugu. Lehenengo hitza euskaraz esan, euskal hiztunen artean euskara erabili, ulertzen dutenei euskaraz hitz egin eta hauek ulertzeko saiakera egin. Guztion esku dago gure altxorrik preziatuena bizirik mantentzea. Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzen hasi gaurtik aurrera. Bihurtu dezagun Hondarribi euskal hiztuna.
11 egun horietan txapa BELARRIPREST edo AHOBIZI txapa soinean dugula, euskara areagotuko dugu Hondarribian. Txapak izen ematen duzunei banatuko zaizkizue.
Izen-emate epea zabalik
- Izena eman nahi dut
- Edo nahiago baduzu Euskara Zerbitzuan eta BAZen ere izena eman dezakezu. Fitxategia betetzen baduzu poltsa bat oparituko dizugu “Hondarribian euskaraz, euskaraldia” leloarekin.
Euskarak 365 egun Hondarribian
Euskarak 365 egun herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan elkartearen laguntzaz bultzatuko dena.
Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea, ekin diezaiogun bada gaurtik aurrera.
Asmo hori dela eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskaraldia), 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Hondarribian, Euskal Herriko beste herri askorekin batera.
Programa
19/12/2018 19:00
Documental: “Amakiña bat itsaso kontu. Hondarribiko arrantzaleen memoria”
Itsas Etxea Auditoriuma
2018/10/24 19:00
Eneko Bidegainen ‘Lurraldea eta herria’ Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia
Alde Zaharreko Kultur Etxean
25/08/2018 20:00
Santiago kalea