Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Menu Gazteria (old)

Aplicaciones anidadas

Menu Kultura - Kultura

Aplicaciones anidadas

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Atrás Inesa de Gaxen pastorala

imagen
2024
oct
05
Miscelánea
12:00 (desfile) / 17:00 (pastoral)
Euskera

Ongi etorri Xarnegu / Sharnégo lurralderat!

Aturri hegoaldean, gaskoi eta euskal kulturen bidegurutzean den lurraldeño honek hainbat balio baditu bere izenean bertan. Euskaraz xarnegu, gaskoiz sharnègo/sharnèga: mestizajea, nahasketa eta aniztasuna.

Bastida, Ahurti, Bardoze, Bidaxune, Akamarre, Gixune, Samatze, Erango edota Burgue-Erreiti herrien inguruan, gure bi hizkuntzak mintzatuak dira, edo gutienez, leku-izenetan eta memorietan bizi dira oraino.

Eskola elebidunek (bai murgiltzean eta parekotasunean) eramaten duten lana ikaragarria da, historian barna gurutzatu diren bi hizkuntza horien berpizteko.

Bi hizkuntza, proiektu bat

Badu orain aspaldi pastoral-errejenta den Pantxika Urrutyk holako proiektu baten muntatzeko xedea bazuela Bastida edota auzo-herrietan. Eta nola ez gure lurraldearen berezitasuna egiten dituen bi hizkuntza horien argitan ezartzea, kultura-aniztasun horren susatzeko!

Pastoralen munduan, lehen aldikoz bi hizkuntzatan eginen den pastorala hau proiektu aski egokia zaigu gizaldiarteko proiektu baten inguruan lurralde honetako herrien federatzeko.

Hauek ditugu pastoralaren helburuak:

  • Pastoral elbiduna izatea: euskaraz eta gaskoiz. Bi hizkuntza horien arteko bizikidetza ikusleei « mugako » lurralde honen giro eleaniztuna ezagutzeko parada emanen die; Euskaldunak, Gaskoiak, Inkisiziotik ihesi joan ziren Portugaleko eta Espainiako juduak… Hauek ditugu lurralde honetan pasatu diren jendeak, besteak beste.
  • Funtzio soziala betetzea: pastoral honen inguruan herri guzietako jendeak biltzeko xedearekin, bai gazteak, bai eta ez hain gazteak ere. Errepetizio-erritmoak eta proiektu honen talde-eraikitzeak gizaldiarteko loturak indartzen ahalko dituzte, bai eta gazteagoei tokiko historia eta hizkuntza-ondarea transmititzen.
  • Azkenik, pastoralaren sujeta den Inesa de Gaxenen historiak, emazteek jasaten dituzten diskriminazioak azalduko ditu, eta bereziki garai hartan, sorginkeriaz akusatzeagatik bizi zituzten jazarpen latzak.

Inesa de Gaxen, nor zen ote?

Pastoralaren sujeta Inesa de Gaxen gaztearen bizitza izanen da.

Bastidan 1566an sortu zen Inesaren zortea erlijio-pertsekuzioei lotua zaie, zeinek XVII. mendearen hastapena anitz hunkitu duen, Bidasoko bi alderdietan.

1580an, 14 urte zituelarik, Urtubiko jaunak sorginkeriaz akusatu zuen, eta Hendaian arrastatu. Azkenik, 18 urtetan libratu zuten, Akizeko apezpikuak hobengabeturik. Irunen aterpetu zen ordukoz, non Hondarribiko soldadua zen Pedro de Sanza jaunarekin ezkondu zen.

1611n, berriz ere sorginkeriaz akusatu zuten. 

Akusazio haietan ez zuen nehoiz amore eman, eta berriz ere hobengabe ekarri zuten. Halere, Inesa desterrura bortxatu zuten, Bidasoko ontzixka batera igorriz. Zer gertatu zitzaion? Zer bilakatu zen? Nehork ez daki…

Arte-zuzendaritza

  • Errejenta: Pantxika Urruty
  • Testu-egileak: Itxaro Borda (euskaraz) et Yvan Bareyre (gaskoiz)
  • Dantza-eramailea: Allande Izal
  • Kantu-eramailea: Manon Irigoyen
  • Musikarien arduraduna: Patrick Calvet
  • Dendarien arduraduna: Cathy Etcheveste

Xarnegu Pastorala Sharnèga elkartea parte hartzen duten herrietako hainbat bizilagunek sortu dute, pastoral honen egiteko xedez.

Ekimenak

  • 12:00 - Desfile, Arma Plazatik atera eta Santa Maria Madalenan bukatu
  • 17:00 - Pastorala Jostalde pilotalekuan

Eguerdian desfile bat egingo dute pastoralean parte hartzen duten dantzari eta musikariek, 12:00tatik 13:00tara, Arma Plazatik atera eta Santa Maria Madalenan bukatu. Bertan, pastorala ikusteko behar diren liburuxkak salduko dituzte 5€an. Emanaldia baino lehen, Jostaldin ere salduko dira.

Portada del evento

Boton ver mas eventos