Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Menu Gazteria (old)

Aplicaciones anidadas

Menu Kultura - Kultura

Aplicaciones anidadas

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Atrás Ines Osinaga. “Itsasoa da bide bakarra”

imagen
2024
jul
12
Música
20:00
Otro

Kalejirak eta batá danborrak, panderetak, kubatar sona eta beat elektronikoak, irrintziak eta regetoia, latin jazza eta guajira-sustraiak, erritmo afroa eta koplak. 

Amona gogoratu digute, eta dantzatzeko gogoa piztu diete gure alabei. Lau musikariek hiru aldiz eman diote bira munduari. Haien proposamena musika-bidaia egitea da, zehazki, soinuz, erritmoz eta kulturaz beteriko itsaso batean bidaiatzea. 

Ines Osinaga euskal musikariaren proiektu pertsonalena (eta kolektiboena) da #itsasoadabidebakarra. Askotariko jaialdietan trebatuta, odol beltzeko mendeak dabiltza nazioarteko banda honen zainetatik.

Bi orduko kontzertuan musikari bakoitzak zenbait instrumentu jo ditu: perkusioa, trikitixak, panderetak, pianoak, beat elektronikoak, gitarrak eta batá danborrak. Autotune aurreratuenetik lau ahotsetako harmonizazioetara.

Proposatzen duten bidaian, itsasoan bezala, intentsitate handiko gorabeherak bizi ditugu. Negar, barre eta dantzan egiteko gogoa sentiarazi digute, baita geure buruari begiratzekoa ere.

Boton ver mas eventos