Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplicaciones anidadas

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Atrás Hondarribiko Gaztelekuak ireki du “Udako Oporrak” udako programa berezian izena emateko epea.

05-06-2026
Saindua Gaztelekuaren Udako oporrak programaren izen emateak abian dira.

Saindua Gaztelekuaren Udako oporrak programaren izen emateak abian dira. Saindua Gaztelekuaren “Udako Oporrak” programarako izen-ematea zabalik dago. Interesa dutenek ekainaren 14ra arte eman ahal izango dute izena, Gazteen Zerbitzuan edo Udalaren webgunean.

Programak ekainaren 22an hasi eta uztailaren 24an amaituko diren askotariko ekintzak biltzen ditu.

Bertan parte hartu ahal izango dute 12 eta 17 urte bitarteko gaztelekuko ohiko erabiltzaileek zein herriko gainerako gazteek. Nerabe bakoitzak ekintza bakar batean edo hainbatetan izena emateko aukera izango du.

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta ekintza guztiak doakoak izango dira. Ordutegi zehatzak WhatsApp bidez jakinaraziko dira zozketa egin ondoren, ekainaren 17an.