Saltar al contenido
Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Hondarribia

Portlets anidados
Visor de contenido web
Portlets anidados
Actualidad
Atrás

Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera gogoratu du Udalak

04·04·2024
Iaz Hondarribian 9.638 aitorpen egin ziren, horietatik 8.256 erderaz eta 1.382 euskaraz

Aste batzuk badira Hondarribia UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kide dela. Orduz geroztik, hainbat ekimen jarri dira abian, eta horien artean, datorren astelehenean irekiko den Errenta Aitorpenaren kanpainaren barnean, aitorpena euskaraz egiteko aukerari bultzada ematea da.

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak eman du informazio gehiago. “2023ko kanpainan, Hondarribian guztira 9.638 errenta aitorpen egin ziren, horietatik 8.256 erderaz eta 1.382 euskaraz.

Hala, euskararen normalizazioan, euskara lan hizkuntza, komunikazio hizkuntza, aisialdi hizkuntza eta administrazioarekiko harreman hizkuntza izatea nahi dugula adierazi nahi dugu, eta euskaraz egiten diren aitorpen kopuruak gorako bidean jartzea da gure helburua”.