Aplicaciones anidadas
Aplicaciones anidadas
Actualidad
Atrás El 23 de junio cierra el plazo para solicitar las subvenciones culturales
Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Izena emateko epea maiatzaren 22an ireki zen eta ekainaren 23an itxiko da eta www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke.
Kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu Udalak. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu.
Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea ekainaren 23an itxiko da. Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan.
Informazio osoa: https://www.hondarribia.eus/eu/kultura-departamentuko-diru-laguntzak-emateko-deialdia