Aplicaciones anidadas
Agenda
Atrás Black is Beltza II: Ainhoa - Bidasoa 2018-2023
14 de diciembre • Según programa
Compra anticipada: Arma Plaza
Taquilla: 2h antes del inicio del evento
19:00: Black is Beltza II: Ainhoa
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.
Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
Información relacionada
20:30: Bidasoa 2018-2023
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Henadia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren baten harrapatuta.
Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz..
Información relacionada