Aplicaciones anidadas
Aplicaciones anidadas
Actualidad
Atrás Astelehenean jarriko da martxan Bordari-Satarka 40. Literatur Lehiaketa
Astelehenean irekiko da Bordari-Satarka XL. Literatur Lehiaketara aurkezteko epea. Gaur eman dituzte Bordari-Satarka lehiaketaren xehetasunak Garoa Lekuona eta Ander Moronek, Hondarribiko Udaleko Euskara Saileko zinegotzi eta arduradunak, hurrenez hurren.
Oinarri berberak, baina itxura berria dauka sariketak; izan ere, ospakizun-urtea du aurtengoa lehiaketak, berrogeigarren edizioa baitu. Maore Sagartzazuk egindako logoa estreinatzea izan da Udalak egin duen lehen keinua, baina Lekuonak adierazi duenez, gehiago ere izango dira: “Herrian eta euskal literatur esparruan errotu eta hainbeste urtetan eutsi izana ez da nolanahiko lorpena. Edizio guzti hauetan hamarnaka autoreren lanak jaso ditugu, eta haiek ere oroitu nahi ditugu oraingo honetan.
2013an, 25 edizio bete zituenean, egin bezala, oraingoan ere saritutako lan guztiak berrargitaratu nahi ditugu sorta bakarrean. Horrez gain, urte amaieran izango den sari-banaketa ekitaldian ere denokin partekatzeko moduko zerbait egitea daukagu buruan” esan du Lekuonak.
Lanak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 16tik irailaren 15era artekoa izango da.
2025eko lehiaketaren oinarriak:
Lehiaketa honek bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira: lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.
"BORDARI" SARIA
Maila: Ipuina
1.- Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
2.- Hiru sari izango dira:
Lehen saria 800 € eta oroigarria
Bigarren saria 400 € eta oroigarria
Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako
3.- Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan.
Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.
"SATARKA" SARIA
Maila: Olerkia
1.-Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
2.-Hiru sari izango dira:
Lehen saria 800 € eta oroigarria
Bigarren saria 400 € eta oroigarria
Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako.
3.- Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan.
Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.
Informazio osoa: https://www.hondarribia.eus/eu/bordari-satarka-lehiaketako