Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zuhaitz eguna

HIGIKORTASUNA, INGURUMENA eta NEKAZARITZAREN proiektua

1996tik aurrera ospatzen den egun zinez sinbolikoa da Udaleko Nekazaritza Sailetik koordinatzen den Zuhaitz Eguna herritarrentzat, eta gaztetxoenentzat bereziki, zuhaiztiak mantendu eta hedatzeko egin behar den eguneroko ahalegina baloratzen baitute, natura zaindu eta babestuz, eta etorkizunean gure basoen zaintza euren esku izango dela ulertzen laguntzen baitie.

Zuhaitz eguna

Kanpoko faktoreen (eguraldia, bereziki) menpe dagoen jarduera bada ere, izaera ludikoa eta ospakizunez beterikoa izaten da, zuhaitz bat landatzeko ekintza sinbolikoaren aurrean guraso, senitarteko eta haurrak batzen dituena. Eta halaxe, urtero errepikatzen den ekintza dugu:

  • Aurreko urtean jaiotakoek zuhaitza landatuko dute, guraso eta senitartekoen laguntzaz, eta saio bakoitzerako aukeratu diren espezieetakoak izango dira.
  • Bestalde, 7 urte bete dutenei makila ematen zaie.

 

Elkarrekin hazi eta heltzen diren haur eta zuhaitzak

Aurrez zehazten den gunea birpopulatuko duten espezieak aukeratzen dira urtero. Gune hori kale moduko zerrendetan banatzen da, eta zerrenda bakoitzean haur jaioberriei egokitu zaien zuhaitzak landatzeko zuloak egiten dira.

Kale horietako bakoitzaren izena Hondarribiarentzat garrantzizkoak ziren kostaldeko, mendialdeko edota erreka eta errekastoetako izenak aukeratu ziren, horietako asko garai bateko egunerokotasunean eragin handia zutenak baina gaur egun ia ezagutu ere egiten ez direnak. Toponimiako izen horiek gehiagorako ematen ez zutenean, berriz, Hondarribian diren eta izan diren (udaleko agirietako erreferentzietan ageri diren) baserrien izenak ematen hasi ziren kaleei.

 

2020ko Zuhaitz Eguna

Jaioberrien artean, 52 mutiko eta 34 neskato ditugu. Nesken artean gehien erabili diren izenak Martina, Nahia eta Haizea dira, eta mutilen kasuan, berriz, Julen, Telmo eta Oihan.

Zuhaitz Eguna goizeko 11:00etan hasiko da. Ordu horretan bertaratzeko eskatuko zaie 2019an jaiotako haurrei, euren guraso, anai-arreba eta senitartekoekin batera. Eta ordu bete beranduago, eguerdiko 12:00etan, izango da 2013an jaiotako neska-mutikoen txanda. Horiei makila bana emango zaie, zazpi urte bete izanagatik.

Aipatu beharra dago aurten 86 ametz landatuko direla.

2020

2019an jaiotakoak

 
NON

San Telmo inguruetan

 
NOIZ

2020/03/28

  • 11:00: 2019an jaiotakoak
  • 12:00: makilak ematea
 
AUKERATUTAKO ESPEZIEA

Melojos

 

Dokumentuak deskargatu