Web edukia bistaratu

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa

Mendekotasuna duen pertsonak, 3 hilabete daramanean itxaron zerrendan eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko, eskubidea izango du diru laguntza hau jasotzeko, betetzen duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko.

 

Norentzat

  • Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez bost urtez, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zaintzeko ardura dutenek bete beharko dute.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea edozein gradutan.
  • Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea mendeko pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bitartez.
  • Hiru hilabete baino gehiago eramatea itxaron zerrendan eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko.
  • Aurrekontratu edo kontratu batekin ziurtatzea zerbitzua zentro pribatu batean jasotzen duela eta zentro hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako behar bezala homologatuta egotea.
  • Salbuespenez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izango du zerbitzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, 6 hilabetez gehienez

 

Izapideak non egin

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

 

Ogasuna, Diruzaintza eta Zerga-bilketa

Panpinot

 

Pampinot kalea (Udaletxearen atzean)

 

943 11 12 51

Fachada oficinas municipales

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Kobraketa helbideratu nahi den kontu korronte zenbakia: 20 digituak.
  • ZERBITZUA
    • Enpresa homologatu bateko zerbitzu eskaintza pribatuaren egiaztagiria.
    • Gastu frogagiria

Eskabideari ez zaio erantzunik emango, dagokion egunean gizarte langilearekin hitz egin arte.

Araudia, informazioa eta inprimakiak

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan

 

Dokumentuak deskargatu