Web edukia bistaratu

Zarata Mapa

Zarata Mapari alegazioak aurkezteko epea abuztuak 10 arte

Hondarribiko Udalak, kutsadura akustikoak herrian sortzen duen arazoaz ohartuta, Zarata Mapa eguneratzeko erabakia hartu du, hori baita udalerrian aldagai akustikoa kudeatzen jarraitzeko abiapuntua. Hala, pasatako apirilaren 26ko Osoko Bilkuran alderdi guztiek ahobatez onartu zuten Zarata Mapa publikoa da jadanik.

Abuztuaren 10 arte dago epea alegazioak aurkeztu ahal izateko, BAZen egin beharko dira sarrera erregistrotik. Pertsona fisiko nahiz juridiko orok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako izapidea kontsultatu ahal izango du Udaletxeko laugarren solairan dagoen Bulego Teknikoan, 9:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera.     

Zarata Maparen xedea da Hondarribiko udalerriaren zonakatze akustikoaren emaitzak eta diagnostiko akustikoa aurkeztea. Era berean, zarataren arloan aplikagarri den legediaren laburpena gehitu da, eta kalkulatu eta aurkeztutako hots mailen ebaluaziorako irizpideak zehaztu dira, baita emaitza horiek lortzeko erabilitako sarrerako datuak eta metodologia ere.

Horretarako, Zarata Mapatik abiatu eta zonakatze akustikoa eta diagnostiko akustikoa egin beharra dago. Ondoren, Ekintza Plana finkatu beharko da, abiapuntuko egoera hobetzeari begira, diagnostikoan bertan zehaztuko diren ildo estrategikoetan oinarrituta.

 

 

Hondarribia