Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

UDABENTURA

GAZTERIAren proiektua

UDABENTURA, Gazteria arlotik antolatutako programa da.  Hondarribiko 12 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat, euskaraz antolatzen diren aisiako  jarduera hezitzaileez gozatzeko.

Udabentura

Proposatutako jarduerak: 

  • Ezagutza eta kooperazio jokoak
  • Ur jarduerak eta kirolak
  • Irteerak: mendira, aqua parkera…
  • Kanpaldia

INFORMAZIO GEHIAGO ETA AURRETIKO IZEN EMATEA

 

 

Guraso/Tutore eta parte hartzaileentzako oharra

COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta Udabenturan parte hartzeko baldintza eta protokoloak inoiz baino zorrotzagoak dira, horregatik jarraian agertzen diren neurriak hartuko dira. Arretaz irakurri eta kontuan izan:

  1. Eusko Jaurlaritzak berriki publikatutako informazio eta baimen orriak zein Udabentura 2020ri dagozkion programaketa, ordutegi eta txandetako segurtasun neurriak, izen ematea burutu duzuen helbide elektronikora bidaliko zaizkizue.
  2. Jasoko dituzuen  dokumentuen baitan dagoen Eusko Jaurlaritzako baimen orria, guraso/tutoreek sinatu eta Udabenturako lehen egunean eraman beharko dute parte hartzaileek. Inpresiorako aukerarik ez dutenentzako aleak banatuko dira.
  3. Udabenturako telefono arreta zenbakia 606.971.933 izango da. Eguneroko oharren banaketa zein eguneratutako informazio guztia WHATSAPP kanale mezu bidez bideratuko da udalekua hasten denean. MESEDEZ, gorde ezazue zuen telefonoetako agendan. Udabenturako Whatsapp Kanaletik informazioa jaso ahal izateko, nahitaezkoa da Udabenturako zenbakia norberaren telefonoko agendan jasota izatea.

Mila esker informazio hau arretaz jarraitzeagatik!

 

COVID-19 pandemia dela eta ez-ohiko neurriak hartu dira Udabentura 2020 programarentzako

  • Izena eman duten HAUR GUZTIAK ONARTURIK daude.
  • Txanden ordutegia eta ekintza motak MUGATURIK EGONGO DIRA, segurtasun neurri berezien baitan haur guztien parte-hartzea bermaturik egon dadin.

Behin-Betiko izen ematea

  • Datozen egunetan, OHIKO POSTA bidez BEHIN BETIKO izen ematea egiteko dokumentazioa iritsiko da etxeetara.
  • Parte hartze kuota txikiagoa izango da egoerara egokituz. Dokumentazioarekin batera kopurua jakinaraziko da. (Ez naiz ziur Uda Jolasen ere hala izango den.)
  • Ekainaren 15etik 20ra (biak barne) dokumentazioa BAZeko bulegoetan (Jabier Ugarte 6) honako ordutegian entregatuko da:
    • Goizez: Astelehenetik Ostiralera   9:00 – 13:30
    • Arratsaldez: Astelehenetik Ostiralera 16:30-19:30
    • Larunbata: 10:00-13:00

* Dokumentazioa helarazteko segurtasun neurriak datozen egunetan webgune honetan jakinaraziko dira.

Informazio gehigarria

  • Guraso bilerarik EZ da egongo
  • Udabentura 2020 programa bera EZ-OHIKO NEURRIEN baitan garatuko da.

Adi!

Neurri, Jakinarazpen eta informazio gehigarria webgune honetan eguneratzen joango da.

Arren, Maiztasunez begiratu webgune hau!


2020 eta aurreko edizioak

Udabentura 2020

Udabentura

2020

Udabenturaren programa

Deskargatu

 

Udabentura 2019

Udabentura

2019

Udabenturaren programa

Deskargatu

 

Udabentura 2018

Udabentura

2018

Udabenturaren programa

Deskargatu

 

Udabentura 2017

Udabentura

2017

Udabenturaren programa

Deskargatu

 

Udabentura 2016

Udabentura

2016

Udabenturaren programa

Deskargatu